Txantrean apustu etxe bat zabaltzeko asmoa salatu dute auzolagunek

  • Txantrean, Atarrabiako Etorbidean apustu etxea zabaltzeko asmoa ezagutu dute Iruñeko auzo horretako bizilagunek. Ostiralean auzo batzarra deitu dute, egoeraren berri eman eta negozio hau ez zabaltzeko neurri eta mobilizazioak antolatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 16an - 11:20

Albistea asteartean ezagutu zen. Txantreako erdigunean, Atarrabiako Etorbidean, Munduaren parkearen ondoan, apustu etxe bat zabaltzekoa asmoa du enpresa batek. Hautatutako lokala gainera, auzoan sona eta historia handikoa, Ciclos Larequi denda zaharra zegoen tokia. TX Bizi, Txantrean Auzolan eta Arga Bizilagunen Elkarteak auzo batzarra deitu dute ostrial honetan, arratsaldeko 19:30ean, Txantreako bizilagunei egoeraren berri eman, informazioa partekatu eta apustu etxearen ezarpena nola geldituko duten erabakitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude