Txantreako auzotik, eskerrik asko Patxi!


2020ko ekainaren 22an - 08:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko herri eta auzo askotako kaleak, asteak daramate ekimenez josita. Oinarrizko eskubideak diren euskal preso politiko guztien eskubideen errespetutik hasi, eta zilegi den amnistia bezalako helburuetarainoko aldarrikapenak eginez.

COVID-19a eteteko, Estatu espainiar zein frantsesek espetxeetan ezarritako baldintza gogor eta bidegabeek preso guztien egoera larriagotu zuten. Eta beste behin, euskal preso politikoen eskubideen urraketa bereziki areagotzeko baliatu zuten.

Martxoaren 14an Estatu espainiarrak presoen eskubideak eta askatasunak zapaltzen dituen “alarma egoera” dekretatzen du. Presoen osasuna eta segurtasunaren izenean egiten duela esaten du. Baina, sektore zaurgarrienak espetxean mantentzeak, presoei muxukoak eskuratzeko aukera ukatzeak, edota espetxeko ehunka funtzionario egunero joan-etorrian egoteak, emandako argudioa hankaz gora jartzen du.

Bitartean kalean, alarma egoeraren ondorioz, Euskal Herriko sektore aktiboenek mugatua genuen guztiz eragiteko ahalmena. Koronabirusaren bat-bateko ondorioak arintzen aritu ginen lanean herri eta auzoetan. Eta COVID-19ak gerora utziko zituen ondorio suntsitzaileen aurrean prestatzen hasi ginen.

Alarma egoeraren ezarpenak eskubide eta askatasun guztien aurkako eraso bat izan zen. Estatuaren figura indartzeko konfinamendu eredua ezarriz gainera. Horrek, osasun krisi baten aurrean, militarrak eta poliziak lehen lerroan jartzea ekarri zuen. Eta herritarren eta langileen eskubideak zapaltzea, kapitalaren mesedetan.

Hau guztia kalean gertatu bazen, uniformedun guztien intentzionalitatea begi-bistakoa denean; zer ez zen gertatuko espetxeetan, inpunitate-guneak mila aldiz gehiago direnean?

Kezka hori agerikoa zen, eta alarma egoerak ekartzen zuen neurri berri bakoitzarekin areagotzen zen. Ezartzen zituzten neurri eta plan guztiek euskal preso politikoak kolektibo kaltetuena bilakatzen zuten.

" Espetxeetan ematen ari zen egoera larria eztabaida politikoaren erdigunean ez jartzea ez zen akats bat izan, erabaki politikoa baizik. Kontuz! Erabaki politiko honek ez du esan nahi, ezer egin ezin zenik. Kontrakoa, bi hilabeteetan ekimen ezberdinak egosten joan ziren"

Bistakoa zen espetxeetan gertatzen ari zenaren larritasuna. Euskal preso politikoak bisitarik gabe zirela bagenekien; eskubideak zapaldurik zituztela; eta bitartean, behin ere ez zen deialdi orokorrik egin auzo eta herrietan, espetxeetan bizi zen egoera tamalgarria salatzeko.

Asteetan kaleak, gure aldarrikapenak plazaratzeko gune naturalak, isilik egon ziren. Balkoiak eta sare sozialak bilakatu ziren militatzen jarraitzeko espazioak. Denbora guzti honetan espetxeetan ematen ari zen egoera larria, eztabaida politikoaren erdigunean ez jartzea ez zen akats bat izan, erabaki politikoa baizik.

Kontuz! Erabaki politiko honek ez du esan nahi, ezer egin ezin zenik. Kontrakoa, bi hilabeteetan ekimen ezberdinak egosten joan ziren. Horien artean, giza eskubideen defentsan aritzen diren 25 erakundek maiatzean bultzaturiko ekimena; SOSPresoakCovid19 bezalako dinamika; edota espainiar kongresuan 9 erakunde politikok babestutako manifestua.

Baina aipatutako erabaki politikoak, euskal preso politikoen bizi baldintzen larriagotzea salatzerakoan, parametro zehatz batzuetan egitea suposatzen zuen. Protagonismo mingarria emanez EAJri, dispertsio politika bultzatu zuenetako bati. Edo Podemosi, Espainiar Gobernuan dagoen alderdiari, konponbidearen parte izan nahi ezean, arazoaren parte izango dena.

Presoen aferan, aurrerapausoak ezberdinen arteko adostasunean kokatzea garrantzitsua da. Baina termino baztertzaileetan eginez gero akatsa dela deritzogu. Onartezina da, adostasun horiek, aurrerapauso horiek eman daitezen, euskal herritarrek jokatu beharreko papera mugatua izan behar duela babesten duen tesia. Kezkagarria da, herriratzearen bidean lortutako espazioak eta akordioak, salaketarako erabilitako formen ondorioz kaltetzen ahal direla irakurtzea. Larria, horrek suposatzen baitu, puzzlearen piezak elkarren ondoan jarraitu ahal izateko, kalean eman daitekeen tentsionamendua baldintzatua egotea guztiz.

Testuinguru honetan, espainiar zein frantses gobernuek beste behin euskal preso politikoen aurkako salbuespenezko espetxe politika ezarri eta bi hilabete beranduago!; maiatzaren 10ean, Txantreako auzokidea eta euskal preso politikoa den Patxi Ruiz-ek “Aski da!” esan zuen. Aski da, ez soilik bere pertsonaren aurkako jokabide zehatz bati; Aski da, COVID-19-aren krisia gertatu bitartean espetxeetan ezarritako neurri guztiei.

Patxi gose eta egarri greban jartzeak alarma guztiak piztu zituen. Euskal errepresaliatu politikoen auzia konponbidean jartzeko ikuspegi ezberdinak dituzten bi estrategien arteko kontraesana areagotu zen.

Baina, Patxi Ruizek abian jarritako borrokaldiak ez du arazorik eragin gure iritziz. Kontrakoa, pizgarri bat izan da. Ziur gaude, berak abian jarritako ekimenik gabe, alarma egoerak espetxeetan eragindako ondorioek ez luketela herritarrengan oihartzunik edukiko. Hori eta ondorengo erantzun herritarra dira termino politikoetan Patxiren ekimenari egotzi ahal zaizkion garaipen nagusiak. Albiste pozgarria izan da guretzat gose greba bertan behera uzten zuela jakitea. Baina gurentzat garrantzitsua da ere Kapotari esatea aurrera jarraituko dugula. Lekukoa hartzen dugula eta elkarrekin arituko garela lanean eta borrokan.

Une zailenak behin gaindituta, dinamika hau martxan jarri genuen Txantreako preso ohiek aurrera jarraitzeko apustua egiten dugu. Lanari jarraipena emango diogu era positiboan, azken hilabetetan pilatutako esperientzia eta harreman onetan oinarrituta.

Maiatzaren 22an lehen ekimena jarri genuen abian. 300 preso ohi inguru batu ziren, modu ezberdinean. Ekimena, une zehatz batean, Patxi Ruizek abian jarritako dinamika testuinguruan jartzeko ekimena izan zen. Horregatik amaitutzat ematen dugu.

Ondoren, hainbat ekimen mobilizatzaile bultzatu ditugu. Inoren lana interferitu nahian, baina inoren interferentziarik onartuz. “Euskal Preso Politikoen Alde, Patxirekin bat!” izan da erabili dugun marka, bakarra izan ez garen arren, ezaugarritu gaituena.

Eta Patxiren aldarrikapenekin eta borrokarekin bat egin nahi zutenekin, manifestu bat jarri genuen martxan.

Gaur argi utzi nahi dugu, manifestu horren edukia garrantzitsua iruditu zitzaigula bere momentuan; eta egun uste dugu gaurkotasuna mantentzen duela. Euskal preso politiko guztiekin konpromisoa adierazten duen manifestua da. Dagozkien eskubide guztien defentsarako; eskubideen zapalketaren salaketarako; eta Euskal Herriratzea exijitzeko konpromisoa. Manifestuak, espetxeetako auzia beste perspektiba batekin lantzeko konpromisoak behar ditu. Zure babesa eta konpromisoa behar dugu, orain inoiz baino gehiago (sinadura emateko patxisos.wordpress.com helbidean sartu)

Txantreako preso ohi bezala, harro gaude auzokideek egin duzuen lanarekin. Urtetan auzo mailan egin den lanaren jarraipena besterik ez da izan dinamika honi egin diogun ekarpena. Gure auzoko kasua ez da bakarra, badakigu. Auzoak hasieratik argi izan du ez zela dinamika antzuetan murgilduko, ez zela behartuta egongo auzoko zein presokin egingo zuen lan aukeratzera.

"Auzoak hasieratik argi izan du ez zela dinamika antzuetan murgilduko, ez zela behartuta egongo auzoko zein presorekin egingo zuen lan aukeratzera. Gure guda Estatuarekin da"

Gure guda Estatuarekin da. Euskal preso politikoen egoera aldatzeko gaitasuna duten baina egiten ez duten instituzio, pertsona eta eragileekin. Espainiar zein frantses espetxetan praktikatzen den politika suntsitzaileari amaiera eman nahi ez diotenekin.

Orain arte egindako bideak, errepresaliatuen eta Euskal Herriratzearen gaia beste perspektiba batetik lantzeko borondatea dagoela erakutsi digu. Aktibazioa bultzatuz, eta jendea eta militantziari protagonismoa emanez. Behar denean kalea diskurtsoan eta forman tentsionatuz.

Horren adibiderik argiena, Patxi Ruizek gose greba behin utzita eman den bat-bateko erreakzioa. Ekimenarekin bat egin duen jende askok interpelatu gaitu: “Eta orain zer?” “Nola jarraituko dugu?”. Bere garaian, Patxi Ruizen egoerarekin konpromiso zehatza eskatzen zuen ekimena jarri genuen abian. Baina konpromiso hori haratago zihoan, euskal preso politiko guztien aldeko lanean aktiboak gehitzea bilatzen zuen. Eta lekukoa hartzeko sektoreak badirela egiaztatu ahal izan dugu. Horregatik, aurrera jarraitzen dugu.

Lehenik, eta oraingoan auzoko herri mugimenduko kide moduan, Txantrean antolatuko diren ekimen eta mobilizazio ezberdinetan parte hartzera dei berezia egiten dugu. Ekimen hauek, auzo oso batek euskal preso politiko guztiekiko duen konpromisoa berresteko balio behar dutela ulertzen dugu. Baina baita ere, euskal preso politiko guztien aldeko dinamika ulertzeko eta garatzeko modu bat babestu eta indartzeko.

Amaitzeko esan, uda aprobetxatuko dugula abian jarritako lanari zer nolako jarraipena emango diogun argitzeko. Oraingoan bai, eztabaida eta parte hartzea ahalik eta gehien zabalduz. Euskal errepresaliatuen etxeratzearen alde egon daitezkeen dinamikei, dinamika berri bat batu nahi diogu, herria protagonista izango duena. Aktibazio soziala, Estatuekiko konfrontazioa, eta euskal presoei ezartzen zaien “gerra-bahituen” politikaren arduradun politikoen salaketa bultzatuz.

Adi deialdietara!

Euskal preso politikoen alde, Patxirekin bat!

 

 *Oskar Bizkai,  Josu Jimenez,  Iker Esparza, Ander Maeztu, Arturo Fernandez,

C.Barbarin, Dabid Soto, Felipe castell, Fidel Oses, Haizea Bakedano,

Ibai Mateo, Iker Esparza, Iñaki Aristu, Iñaki Pidal, Izaskun Juarez, Joseba Esparza,

Joseba Pabon, Josu Esparza, Karmele Fernandez, Mikel Pardo, Mikel Zudaire,

Oier Ardanaz, Oskar Sanz, Tomas Insausti, Ugaitz Astiz, Unai Redin

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude