Ezkerraldeko “Andoni arrain-saltzailea” jo du eredugarritzat Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak: prekarizatua, bizitzeko enplegu bat baino gehiago behar duena, kexatzen ez dena, eta prestaziorik eskatzen ez duena.
Honela dio Rementeriak gazteleraz zabaldutako txioak: “Andoni arrain-saltzailea da Barakaldoko merkatuan. 4.30etan esnatzen da, postua atenditu eta arratsaldean beste denda batean egiten du lan. Gaueko hamarretan ixten du pertsiana. Ez da kexatzen, ez du laguntzarik eskatzen; ideiak eskatzen ditu soilik”.
Andoni arrain-saltzailea famatu egiten hasi da sarean, ehunka baitira Rementeriak jaso dituen erantzunak. Kritikoak oso, umoretik zein odol txarretik eginak. Askok matematikara jo dute: Rementeriak deskribatutako lanaldiaren arabera, sei ordu eta erdi izango lituzke Andonik egunero lotarako –baita enplegutik kanpoko beste behar guztiak asetzeko ere–. Esklabu alaiaren ereduari gorazarre egitea leporatu diote beste askok Rementeriaren txioari, Andonik otzantasunez eta laguntzarik eskatu gabe egiten baitu aurrera. Oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak eta prestazio publikoak kriminalizatu dituela salatu dute beste hainbatetan. Finean, ahaldun nagusia eta EAJ euskal eskuin neoliberal bezala seinalatu dute txiolari andanak.
Ezkerraldean eta tokiko komertzio txikia aldarri
Arrain-saltzailea Barakaldokoa izateak ere eman du komentarioetarako motiborik. Ezkerraldean pobrezia adierazleak Euskal Herriko bataz bestekoaren gainetik daude historikoki. Apirilean Barakaldoko langabezia tasa %13,3koa izan da Lanbideren arabera, EAEkoa baino bi puntu eta erdi altuagoa. Andonik denda txikietan egiten du lan, eta Rementeriaren txioaren traoletako bat #Comerciolocal da, (“tokiko komertzioa”). Txiolari ugarik aurpegiratu diote horien aldarria egitea, EAJ-k oro har eta bereziki Ezkerraldean saltoki handien eta multinazionalen aldeko politika egiten duenean. Hori guztia gutxi balitz, Rementeriaren txioa laguntzen duen argazkia ez da Barakaldokoa baizik eta Bilboko Alde Zaharrekoa, Ezkerraldeko zenbait txiolarik salatu dutenaren arabera.
Eta, noski, hauteskunde-kanpainarekin lotu dute afera zuzenki internauta askok. EAJri ez bozkatzeko deia egin dute; ez dira gutxi horrelakoak esanda ere Rementeriak Andoniren eta beste askoren botoak jasoko dituelako kezka agertu dutenak.
Bien bitartean eta bere fama baliatuta, Andoni Arrain-saltzaile faltsu batek bere kontu propioa zabaldu du Twitterren (@Arraindoni_4_30). Ironiaz aurkeztu du bere burua: “Arrainsaltzailea. Prekarioa. Denda batean be egiten dot biharra. Lo gutxi egiten dot...”. Bere txioek hamaika jarraitzaile ekarri dizkiote denbora gutxian.
EGUN ON, @urementeria
— Andoni #arrainsaltzailea 🐠😴 (@Arraindoni_4_30) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
(niretzat arratsalde on) pic.twitter.com/XdZvSL2Hgv
Esklabo otzan eta isilen apologia lotsagabe eta lotsagarria #ZurEtaLur @Arraindoni_4_30 https://t.co/dL88Jcfll1
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Tempus fugit https://t.co/l5cghE5QTW
— Andoni #arrainsaltzailea 🐠😴 (@Arraindoni_4_30) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
@Arraindoni_4_30 ordu extrak kalkulatzen.... pic.twitter.com/fYhrzJXhGW
— Eneko #MaravillasHerriarentzat (@atarrabiakomanu) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Rementeriaren txio nazkagarritik arreta deitzen didana da xenofobo eta klasistek darabilten "ez da kexatzen, ez du laguntzarik eskatzen" hori, nolabait RGIa jasotzen dutenak kexatiak direla salatuz eta erdeinatuz, alperrak bailiran.#alprojipiaksutara
— Fantomastxiki (@fantomastxiki) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Hori gixajo hori! Ez zarete konturatzen ez duela hainbeste txio irakurtzeko astirik?#AndoniElPescatero #AndoniArraindegikoa
— Hasier Arraiz (@hasier_arraiz) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Andonik @baxurde'k baino lan gehiago eta lo gutxiago egiten du...
— JordiMieltxio™who?//*//🎗 🇦🇬 (@mikeliriarte) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Ez hadi kexatu, @baxurde #arrainsailtzaileak #AndoniElPescatero pic.twitter.com/s1FyOUtnLp
Andoni gizajoa... ez da ordubete Tronu dema ikusi gabe ohera sartu dela eta jada esnatzear dago. Ziur #UnaiElDiputau-k emango dion ideia Euskaltelen pack berria kontratatzea izango dela ze #pertsonahelburu eta rollo guzti hori.#AndoniElPescatero
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Andoni, ez zaitez txiroa izan, joder.#arrainsailtzaileak #AndoniElPescatero pic.twitter.com/YOHjqeoy7g
— JordiMieltxio™who?//*//🎗 🇦🇬 (@mikeliriarte) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Batzuetan horrela sentitzen naiz, @urementeria pic.twitter.com/vM8eQX1r38
— Andoni #arrainsaltzailea 🐠😴 (@Arraindoni_4_30) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Bizitzeko lan egitea ala lanerako bizitzea. Zoritxarrez Andoni el Pescatero gehiegi ditugu gure herri txiki honetan. Eta hori arduradun politikoek KONPONDU beharko lukete, inola ere ez goraipatu.
— Josu Bergara Aretxabaleta (@josubergara) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Kaixo @urementeria, jakin nahiko nuke zure urteko soldatako
— Andoni #arrainsaltzailea 🐠😴 (@Arraindoni_4_30) 2019(e)ko maiatzaren 14(a)
102.000 € horiek hamabi edo hamalau pagatan jasotzen dituzun, minutu bat libre dudanean kalkulo txiki bat egiteko... pic.twitter.com/VnPjiC6lz6
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.
Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]
Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.
Garbiketa langileek mobilizazioa egin zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, haien egoera salatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak akordioa sinatu du Espainiako Gobernuarekin diru-laguntza jasotzeko. Urdaibain "garapen iraunkorreko jarduera bereziak" bultzatzea du itunak helburu, foru erakundearen esanetan. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak museoaren... [+]
Otsailaren 13an hasi zituzten Getxoko Itzulbaltzeta auzoko Ibar Nagusien Etxea eta Gaztetxea izandako eraikina eraisteko lanak. Biharamunean protesta egitera hurbildu ziren eraistearen aurkako herritarrak, eta ordutik protestek ez dute etenik izan. Asteartean, eraikina erdi... [+]
Getxoko Itzubaltzeta auzoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakiaren eraistea oztopatzeko protesten ondorioz, giroa tenkatu zen pasa den astean. Igandean mobilizazioa egin zuten auzoan, eraistea geldi zezaten eskatzeko eta aurreko egunetako Poliziaren indarkeria salatzeko... [+]
Asteartean hainbat pertsona bildu ziren Getxoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakiaren aurrean, eraikina eraisteko lanak oztopatzeko asmoz. Poliziaren oldarraldiaren ondorioz, hamar bat pertsonak jo behar izan zuten osasun zerbitzuetara, tartean, lanean ari zen Hodei Torres... [+]
Getxoko Erromo auzoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakia eraisteko lanak hasi dituzte, eta herritarrak protestan ari dira goizean goizetik, eraisketa gelditzen saiatuz. Eraikina Ibar Nagusien Etxea eta Gaztetxea zen harik eta udalak kanporatu zituen arte, eta hainbat dira eraikina... [+]
Otsailaren 1ean zortzi eguneko greba abiatu zuten Bizkaiko erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek. Lan baldintzen hobetzea eta zentroetan eskaintzen den arreta ereduaren errotiko aldaketa exijitzen ari dira. Asteazkena dute azken greba eguna, baina ez dute... [+]