Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

  • Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren presioari esker.


2025eko apirilaren 22an - 14:08
Barakaldo Naturala plataformak antolatutako elkarretaratze bat. Barakaldo Naturala
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Belgikako enpresa batek duela bi urte aurkeztu zuen Barakaldoko (Bizkaia) Argalario mendian parke eoliko bat eraikitzeko proiektua, bost haize errotek osatua. Bada, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzua horren aurka agertu da. Asteartean argitaratu duen txostenaren arabera, proiektuak ingurumenean eragin "kritikoak" izango lituzke eta biodibertsitatea zaintzearekin "bateraezina" da.

Bizkaiko Foru Aldundiarena soilik ez, Barakaldoko Udalaren ezezkoa ere badu proiektuak: 2023ko azaroan oharra kaleratu zuen udalak Iparaixe II egitasmoaren aurka zegoela adieraziz, Trianoko mendietako –Argalario mendia kokatzen den mendilerroa– "ingurumen balioekin" duen "konpromiso sendoa" medio. Herritarrek nahiz mugimendu ekologistako hainbat plataformek paper garrantzitsua jokatu zuten udalaren erabakian, aurretik hainbat elkarretaratze egin baitzituzten Belgikako enpresaren proiektua gaitzesteko. Osoko bilkuran Barakaldo Naturala plataformak aurkeztutako mozioa onartu ostean kaleratu zuen oharra Barakaldoko Udalak. Mozioaren alde bozkatu zuten EAJ, PSE, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu alderdiek, eta aurka PPk. 

Haatik, Bizkaiko Diputazioaren eta Barakaldako Udalaren ebazpenak ez dira lotesleak auzi horretan, azken erabakia Eusko Jaurlaritzak baitu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
ARGIA  |  Manex Moreno Uharte  |  Mikel Garcia Idiakez
#3
Pikara Magazine  |  Tatiana Romero Reina
#5
Lander Arbelaitz Mitxelena
Azoka
Ingurumena kanalean gehiago
2026ko otsailaren 16
Istrupiza baserria
Baratzezain izatetik erlezain izatera

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.