Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma sortu dute

  • Euskara eta euskal kultura sustatzeko osatu dute Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma. Asteburuan egin dute lehen ospakizun-festa. Erriberan euskaraz bizi nahi dutenei aukerak ematea da plataformaren xedea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 12an - 09:07
Argazkia: Euskalerria Irratia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskara sustatzea du helburu Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma sortu berriak. Erriberako herritarrei aukerak eman nahi dizkiete euskaraz bizitzeko. Larunbatean ospakizun handia egin zuten, jai giroan ospatu zuten eguna. Bide batez plataforma sortu berria aurkeztu zuten. Argia ikastola, AEK, Arrigarai euskaltegia, Beteberri peña, A ereduan irakasle lanetan ari direnak eta gazteak bildu dira plataforma horretan. 

AEKko kidea den Iñaki Bakrorekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude