Turkiak presoak kaleratzeko legea onartu du, baina preso politikoak ez

  • Espetxeetan koronabirusaren hedapenari muga jarri asmoz onartu du legea Turkiak. Recep Tayyip Erdoganen Gobernuarekiko kritikoak diren presoen kaleratzea, baina, ez du barne biltzen.


2020ko apirilaren 16an - 13:40
(Argazkia: State Archives of North Carolina)

Espetxeetan koronabirusaren hedapena mugatzeko, hainbat preso kaleratzeko legea onartu zuen astelehenean Turkiako Parlamentuak. Lege hori onartuta, espetxeratutako populazioaren herena inguru askatzea aurreikusten du Turkiak; Amnistia Internazionalaren arabera, 100.000 preso askatzera iritsi daiteke.

Zigor-arloko xedapen berriak tarteko, kategoria jakin batzuetako presoek etxean bete ahalko dute kondena; erregimen irekian daudenek, 65 urtetik gorakoek, zigorraren zati handi bat beta dutenek, haurrak dituzten amek eta larriki gaixo daudenek, kasu. Alabaina, legeak ez ditu barne bilduko Recep Tayyip Erdoganen gobernuarekiko kritikoak diren presoak; terrorismo delitua egotzi zaien hainbat ekintzaile politikok, giza eskubideen defendatzailek edota kazetarik barrote artean jarraituko dute. Arazoa Turkiak egiten duen lege antiterroristen abusuzko erabilpena litzateke, hala adierazi Human Rights Watch erakundeko Emma Sinclair-Webb-ek. Terrorismoa leporatuta daude atxilo HDP (Herriaren Alderdi Demokratikoa) alderdi kurduko kideak eta hainbat herritar ezkertiar, hasi ekintzaileetatik, pasa irakasleetatik eta kazetarietaraino.

Amnistia Internazionalak azpimarratu du lege onartu berriak hainbat preso kanpo uzten dituela: batetik, epaiketa egin aurretik atxilotuak izan diren presoak, oraindik inolako delituren erruduntasun deklaratu gabeak; eta bestetik, terrorismoaren aurkako legedi zabalegia aplikatuta zigortutako pertsonak. Preso horien artean osasun-arazoak dituztenak ere badira, koronabirusaren aurrean arriskuan handian dauden norbanakoak izanik.

Gauzak horrela, Amnistia Internazionalak preso politiko guztiak askatzea exijitu du. “Turkiaren legedi antiterrorista zabalegia aplikatuz eta epaiketa bidegabeen bidez erruduntzat jotako pertsonak, orain kondenatuta daude gaixotasun hilgarri hori hartzeko aukerari aurre egitera ere”, adierazi du.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude