Tubos Mecánicos Norteko langileek hamazortzi egun bete dute greba mugagabean

  • Bi aste baino gehiago daramate Tubos Mecanicos Norteko langileek greba mugagabean, enpresaren erantzun positiborik jaso gabe. Otsailaren 27an hamazortzi egun bete dituzte euren lan baldintzen aldeko borrokan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 28an - 15:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beharginek salatu dute enpresaren partetik ez dutela erantzun positiborik jaso. Azaldu dutenez, zuzendaritzak ezezkoa eman dio soldata igotzearen eskariari, eta gustura ez badaude enpresatik joateko gonbita luzatu die grebalariei. Iragan otsailaren 10etik daude fabrikaren sarreran muntatu duten akanpalekuan. Borrokan jarraituko dutela iragarri dute langileek: “Gure asmoa lan egitea da, baina soldata duin eta bidezkoekin”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude