Tubacexeko zuzendaritzak bere proposamena aldatzea onartu du, eta langileen esku utzi dute azken erabakia

  • 232 greba egun ondoren, Tubacexeko lan-gatazka amaitzeko bidean geratu da, ostegun honetan Laudio eta Amurrioko lantegietako enpresa batzordearen gehiengoak zuzendaritzaren azken proposamenari baiezkoa eman baitio, honek aldaketa bat onartu ostean. Langileek berretsi beharko dute orain erabakia.


2021eko irailaren 30an - 16:28
Azken eguneraketa: 18:48
(Argazkia: LAB)

Joan den astean irteera gabeko kale batean zeudela zirudien arren –Tubacexeko zuzendaritzaren asmoen aurrean Eusko Jaurlaritzari "amore ematea" egotzi zioten langileek–, ostegun honetan Gasteizen egin duten bileran azken proposamenari baiezkoa eman diote langileen ordezkarien gehiengoak –LAB sindikatuak ez du sinatu, langileek diotenaren zain–, 129 derrigorrezko kaleratzeen inguruko paragrafoa aldatu ostean.

Enpresa batzordeak azaldu duenez, zuzendaritzak kendu egingo du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian jarritako helegitea, eta hala, euren ustez onartu du ez zegoela "justifikatuta" bide judizial horrekin segitzea. Auzitegiaren epai batek bertan behera utzi zituen derrigorrezko kaleratzeak eta akordio honen ondorioz epai horrek dioena errespetatuko luke zuzendaritzak eta Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) atzera botako luke.

Orain langileek berretsi beharko dute Gasteizen adostutakoa, eta hala eginez gero, Aiaraldeko eta Euskal Herriko azkenaldiko lan arloko gatazka gorabeheratsu eta gogorrenetako bati amaiera emango litzaioke, enpresak gutxienez 2024 urte arteko inbertsioak bermatuko baititu enplegua mantendu dadin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude