Tubacex enpresako sindikatuek adierazi dute lantegiek geldirik jarraituko dutela egoera ez bada aldatzen

  • Oharra zabaldu dute langile batzordean aritzen diren sindikatuek beharginen artean, jakinarazteko ekoizpena bertan behera geratuko dela zuzendaritzarekin akordioa lortu arte. "Ez gaude greban, langileon, familien eta gizarte osoaren osasunagatik hartutako neurria da", azpimarratu dute.


2020ko martxoaren 19an - 11:24
Atzo ekoizpena gelditu zuten langileek sindikatuen proposamena jarraiki. Argazkia: Aiaraldea.

Atzo arratsaldean eskualdeko lantegien jarduera gelditu eta gero, ELA, CCOO, STAT, Independenteak eta LAB sindikatuek oharra plazaratu dute egoera argitzeko.

Izan ere, momentuz, ekoizpena bertan behera utzi dute faktorietan. Langile ordezkariek nabarmendu dute zuzendaritzak hartutako prebentzio neurriak ez direla nahikoak eta, esaterako, ez dagoela maskara behargin guztientzat eta emandako konponbide bat dutxatu gabe itzultzea etxera dela.

Langile erakundeek bi gai azpimarratu dituzte. Alde batetik, ez daudela greban, baizik eta osasun publikoa bermatzeko behartuta ekin diotela ekoizpena gelditzeari.

Bestetik, jakinarazi dute ez dagoela inolako akordiorik enpresako arduradunekin lanean ez dauden egunei dagokienez.

Gauzak horrela, lanuzteak akordioa lortu arte jarraituko du. Momentuz, bilera eskatu dute sindikatuek. Euren proposamena da lantegia gradualki ixtea.

Enpresaren erantzuna

Atzo testu bat bidali zien zuzendaritzak langile batzordeko kideei bere jarrera plazaratzeko. Dokumentu horretan Tubacex enpresako arduradunek ziurtatu zuten prebentzio neurri guztiak hartu dituztela eta ez dagoela berebiziko arriskurik lantegietan. Alegia, sentsazio guztiz subjektiboa dela.

Horrez gain, aipatu zuen jarduera industriala etetea ez dagoela alarma egoerak behartzen dituen neurrien artean.

Bestalde, zuzendaritzaren ustez, sindikatuek oso modu orokorrean baliatu zuten atzo lan arriskuen kontrako legedia.

Berez, Tubacexeko zuzendaritzako kideek adierazi zuten langileek egindako blokeoa ez duela legeak babesten eta zigorrak eta salaketak abiatzeko aukera aztertuko zituela. Horri erantsi zioten Lan Ikuskaritza harremanetan jarri zela enpresarekin telefonoz eta, printzipioz, ez zuela esku hartuko.

Azkenik, testuak ohartarazten zuen lantegiak hustu ezean, hori egiteko baliabideak bilatuko zituztela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude