Trebiñuk Arabarekin batera egingo du deseskalatze prozesua

  • Espainiako Kongresuak alarma egoera berriro luzatzea onartuko du gaur, Gobernuak EAJrekin lortutako akordioari esker; ondorioz, Trebiñuk Arabako gainontzeko eskualdeen baldintza berdinetan egingo du deseskalatzea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 6an - 15:52
Trebiñuren eskaera jaso da EAJk Gobernuarekin erdietsitako akordioan. / PHOT.OK
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken orduetan EAJk Espainiako Gobernuarekin erdietsitako akordioak hiru ondorio nagusi izango ditu Araban: alarma egoera maiatzaren 24ra arte luzatuko da oraingoz, hauteskunde autonomikoak uztailean egin ahal izango dira eta Trebiñuk Arabarekin batera egingo du deseskalatze prozesua.

Duela egun batzuk, Argantzongo eta Trebiñuko Konderriko alkateek zentzuz jokatzeko eta konfinamendua Araban arintzea eskatu zuten, mugikortasunean arazoak ekiditeko. Aldarrikapena jaso du akordioak, eta EAJren arabera, horrek "zerbitzu onenak eta arreta gertukoena" bermatuko ditu Trebiñun.

Alderdiek gaur bozkatuko dute Espainiako Kongresuan alarma egoera beste hamabost egun luzatzearen inguruan. EAJk atzo aurkeztutako baldintzak onartu ditu Espainiako Gobernuak; hortaz, jeltzaleen baiezkoarekin, alarma egoera berriro luzatzea onartuko dela aurreikusten da, aipatutako baldintzekin, besteak beste.

Trukean, Espainiako Gobernuak onartu du alarma egoeraren kudeaketa autonomia erkidego bakoitzarekin adostea; EAEaren kasuan, deseskalatze-neurriak Eusko Jaurlaritzarekin adostuko dira, eta Iñigo Urkullu lehendakariak aplikatuko lituzke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Trebiñuko konderria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.