Trebiñuko alkateek enklabearen egoera azalduko dute gaur Espainiako Senatuan

  • EAJk eskatuta, Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo alkateek Espainiako Senatuan agerraldia egingo dute gaur, 11:30ean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 26an - 09:00
Trebiñuko Konderriko Udala. / PHOT.OK
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Trebiñuko auzia Espainiako Senatura iritsiko da berriro. Kasu honetan, Trebiñuko Konderriko alkate Elena Ramirezen eta Argantzungoko alkate Roberto Ortiz de Urbinaren eskutik. EAJk alkateen agerraldia eskatu du, "Trebiñuko biztanleek Araban integratzeko dituzten motibazioak aurrez aurre azaldu ditzaten", eta "Burgosko enklabea Araban integratzeko helburuarekin aurrera egiten jarraitzeko". Goizeko 11:30ean aurreikusita dago agerraldia, Autonomia Erkidegoetako Batzordean. 

EAJko Jose Maria Cazalis senatariaren iritziz, "inork ezin du hobeto azaldu herri horietako errealitatea bertako alkateek baino, bereziki joan den irailean enklabeak duen arazoari irtenbide bat bilatzearen aurka bozkatu zuten senatarien aurrean". Iraileko eztabaida horretan EAJk aurkeztu zuen emendakina atzera bota zuten. Bertan, lurralde mugak aldatuz, Trebiñuko enklabea Arabako Lurralde Historikoarekin bat egiteko, "inplikatutako erakunde guztien parte-hartzea bermatuko lukeen lantalde bat sortzea" proposatu zuen EAJk.

Albiste hau Arabako Alea aldizkariak argitaratu du CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Trebiñuko konderria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...