Trebiñu Araba dela argi utzi dute berriro ere: %63ko abstentzioa Gaztela eta Leongo hauteskundeetan

  • PSOEk lortu du bozka gehien bai Trebiñun bai Argantzonen, Gaztela eta Leongo Juntarako bozetan. 1.506 pertsona zeuden bozkatzera deituak Trebiñuko barrendegian, eta horietatik 558k bozkatu dute, %37ak.


2022ko otsailaren 14an - 06:03
Azken eguneraketa: 07:18
'Trebiñu Araba da' dioen pintada / HalaBedi
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bozkatu duten %37 horiek honela banatuta geratu dira: PSOEk %28,13 eskuratu du, PPk %23,47, Unidas Podemosek %18,99 eta Voxek %12,72.

Abstentzioa nabarmen handiagoa izan da beste zonalde batzuetan baino. Miranda de Ebron, esaterako, %53koa izan da parte-hartzea.

Han ere PSOEk irabazi du. Gaztela eta Leonen PP izan da nagusi, baina Voxen babesa beharko du gobernatu ahal izateko.


Trebiñuko konderria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.