Euskaldunok lehengo Gaztelarekin eta oraingo Espainiarekin izan ditugun harremanak ez dira sekulan samurrak izan. 1200. urtean Gasteiztik hasi zuten euskal lurraldeen konkistak pasarte odoltsu asko utzi digu mendetan zehar. Nafarroaren konkistan eta karlistaldietan hildako milaka lagunek ongi erakusten dute euskaldunon erresistentzia historikoa gure lurrak besteen esku geldi ez zitezen. Azken gertakizun odoltsu masiboa 1936an Mola jeneralak antolatu zuen altxamendua dugu. Francok jarraipena eman zion eta honek ezarri zuen sistema faxistak 1975 arte iraun zuen. Euskal Herrian Francok milaka herritar hil zuen, beste milaka asko atzerrira joatera behartu zuen eta mendebaldean abiatu berria zen hiru herrialdeetako autonomia deuseztatu egin zuen.
Franco desagertu zelarik, sistema faxistaren zutabe nagusiek bere horretan iraun zuten eta demokrazia berria kutsatuta sortu zen. Milaka lagun torturatu zuten eta komisarietan eta kalean jende ugari hil zuten. Europako Batasunean ezinezko zirudien altxamendu militarra egitera ere iritsi ziren -tankeak kalera aterata eta Parlamentuan tiroka sartuz- helburu bakarra zutelarik: txoriek ez zezatela Madrilek jarritako kaiolatik alde egin. Estatuaren baliabideekin Euskal Herrian jarduteko talde terrorista bat osatu zuten. Euskaldunok Euskal Herritik sortzen genuen informazioaren iturriak lehortzeko ahalegin bortitzak egin zituzten. Orduan gazte ziren asko gaur, adinduta, oraindik kartzelan dauzkate gupidarik gabe, garaiak zeharo aldatu badira ere. Euskarari hegalak etengabe mozten dizkiote. Kirolari hoberenei munduko onenen aurka euskal koloreekin lehiatzeko ateak ixten dizkiete... Zer enpatia izanen dugu, ba, euskaldunok España Una y Grande horrekiko?
Demagun Sánchez presidenteak apustu estrategikoa egiten duela estatu plurinazionala osatze aldera. Demagun independentziarako trantsizio fase bat adosten dugula Euskal Herrian. Nola uztartuko genituzke biak?
Espainiak sentipen garratzak, mingotsak eta gaziak soilik eragiten dizkigu, gozoetatik urruti beti. Kaiolan giltzatuta gauzkate, hegalak aske astindu ezinik. Madrilekiko kateak xehatu egin nahi genituzke, baina epe motzean zail dago. Ba al da noranzko horretan urratsik emateko beste aukerarik? Demagun Espainia urdinaren aurrean, Pedro Sánchez presidenteak gidaturiko Espainia gorriak periferia deitzen dutenekin apustu estrategikoa egin nahi duela Estatu plurinazionala osatze aldera. Demagun independentziarako trantsizio fase bat adostea egoki ikusten dugula Euskal Herrian. Nola uztartuko genituzke bi jarrerak? Federalismoa, egungo autonomia maila bera eskainiko ligukeenez, ez dugu aski. Konfederazioaren eredura jo beharko genuke, eskuduntzen balantza gure aldera desoreka dadin.
Konfederazioa interes berdinak defenditzeko estatu burujabek osatzen duten elkargunea da. Hortaz, gure kasuak ez luke kontzeptu horrekin bete-betean bat eginen, Euskal Herria estatu burujabea ez delako. Baina burujabetasun horren goseak gaude oso eta hurrengo hilabeteetan Espainiako presidentearekin negoziatzen hasi behar denez, ongi legoke epe ertain-luzeari begira egin dezagun. Ausart jokatzeko tenorea da, jauzi kualitatiboa emateko apustu eginez. Presarik gabe, baina tinkotasunez. Burujabetzarantz goazela irmo erakutsiz.
Konfederazioaren ereduari jarraiki, batetik hitzarmenak ukituko ez lituzkeen Estatu mailako gaiak zehaztuko lirateke: Estatuko instituzioak (monarkia, senatua…), nazionalitatea, atzerri-politika, Estatuaren mugen zaintza, moneta sistema… Bestetik, euskal lurraldeei legozkiekeen eskuduntzak zehazterakoan, honatx osotasunean erreklamatuko genituzkeen hainbat: hezkuntza, osasungintza, segurtasuna, gizarte-segurantza, euskararekiko hizkuntza-politika, langileen eskubideen kudeaketa, presoen eskubideen bermea, kultura eta kirolaren esparruak (selekzioak barne), herritarrei era guztietako kontsultak egin ahal izatea… eta guztiaren zaintzari dagokion justizia administrazioa.
Hegoaldeko lau probintziek autonomi-estatutu bakarrean elkartzeko eskubide aitortua izanen genuke. Bestalde, segurtasuna aipatzean, gure lurraldean euskal instituzioen menpeko polizia bakarrik egonen litzatekeela esaten ari gara, batetik, eta armadaren kuartelak eraitsi eginen liratekeela, herrialde desmilitarizatua izan nahi dugulako, bestetik.
Aurreko guztiak ez gintuzke independentziaraino eramanen, baina bai etxe burujabearen ezkaratzeraino. Prozesuari amaiera emateko herri kontsulta eginen litzateke. Quebeci (1980 eta 1995) eta Eskoziari (2014) aitortu zitzaien zilegitasun berarekin.
Hauxe kaiolako atea zabal liezagukeen giltza, txori aske gisa hegan joateko aukera emanen ligukeena. Eskuratzen nekeza. Noizbait lortuko duguna.
Joan Mari Beloki Kortexarena
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]