Trantsizio ekosozialista eta feminista planteatu du LAB sindikatuak

  • LAB sindikatuak pandemiaren ostean jorratu nahi duen trantsizio ekosozialista eta feminista aurkeztu du: "Ez dugu indarrean dagoen sistema berreraiki nahi. Sistema hau errotik aldatu nahi dugu, eredu berri bat eraiki nahi dugu".


2020ko ekainaren 2an - 09:44
Edurne Larrañaga eta Garbiñe Aranburu LAB sindikatuaren planteamendua aurkezten.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiaren hitzetan, "sistema hau sostengatzen jarraitu nahi duten alderdi sistemikoek, EAJ buru, eta patronalak hitzetik hortzera darabilte berreraikuntza ekonomiko eta sozialaren beharra. Horretarako kolaboraziorako deia egiten digute, kolaborazio horretarako joko zelaia jartzen digute eta guk badakigu arbitroa erosia dutela; beraz, langileok baldintza horietan ezin dugula partidarik irabazi. Eta guk oso argi esaten dugu: gurekin ez kontatu egungo sistemari eustea helburu duten eztabaida markoetan aritzeko".

"Bizitza erdigunean" jartzeko bost ardatz

LABek aldaketaren gakoa honela planteatu du: langileak babestu behar dira eta ez kapitala. "Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioari ekin behar zaio, trantsizio ekosozialista eta feministari". Bost ardatz hauek planteatu ditu:

1. Lan guztiak aitortu eta lan, pentsio eta bizi duinak bermatu.

2. Zerbitzu publikoak indartu. Honen barruan, "zaintza sistema publikoa eraikitzeko garaia da" adierazi dute.

3. Garapen eredu jasangarria.

4. Zerga politika berria, aberastasunaren banaketa bidezkoago bat bermatzeko.

5. Burujabetza. "Pandemia honek erakutsi digu zein garrantzitsua den Estatu bat izatea. Horregatik jarraitzen dugu erabateko burujabetza eta Estatu propio bat aldarrikatzen".

Planteamendua aurkezu dute Garbiñe Aranburu eta Edurne Larrañagak bideo honetan:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!