"Ongietorria" eman diote Getxoko Ibarbengoako aparkalekua eraikiko duen enpresari

  • Azaldu dutenez, Getxoko Udalak gutuna bidali die Tosu landa inguruan bizi diren auzokideei, trenbidearekiko paralelo doazen lurrak martxoaren 1erako libratzeko eskatuz. Tosu Betirako plataformak obrak egingo dituen enpresari ongi etorria emateko parodia prestatu du. Hala ere, gaur ez da hondeamakinarik agertu.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa
2017ko martxoaren 01a
Tosu Bizirik elkarteko kideek parodia egin dute. (Argazkia: Ainhoa Ortega)

“Ongi etorri Mister Florentino” lelopean egin dute parodia. Florentino Perez baita Ibarbengoako aparkalekua eraikiko duen Geocisa enpresako jabea. 8:00etan bildu dira antolatzaileak Getxoko Andra Mari auzoan gosari herrikoia egiteko, eta ondoren, parodiari ekin diote. Trajez eta galaz jantzita, errepide ondoan kokatu dira “Ongi etorri Florentino” pankarta eta bestelako kartelekin. “Zelai berdeak nahi badituzu, joan zaitez Getxoko Golf Klubera” eta “Hippie gutxiago eta porlan gehiago” oihukatu eta Florentino Perezen harrera irudikatu dute, ondorengo bideoan ikus daitekeenez.

11:00 aldera, Algortako tabernetara gerturatu eta parodia egiteko prestatutako komunikatua banatu dute herrian zehar. Bertan irakurri daiteke: “Itxaronaldi jasanezin baten ostean, eta lau hippie ziztrinen traben gainetik, behingoz sartu dira Ibarbengoako parking desiratua egingo duten makinak, eta bazen garaia, zeren eta, auzokideak oraindik konturatu ez diren arren, hainbeste etekin ekonomiko ekarriko die Getxo, Uribe Kosta, €uzkadi eta mundu osoari. Eta hau hasiera baino ez da! Imajina al duzue Andra Mari osoa porlanez estalirik? Ez al zaizkizue buruan sartzen horrek ekarriko dizkigun onura guztiak? Itzela izango da! Eta argi ibili: Parkinga egiten ez badugu, kandelapean azak jaten amaituko dugu. Eta ezetz jakin onena zer den? Bada, auzokide batek ere ezin izango duela ahoa iraki! Azken finean, horretarako bozkatzen dugu EAJ! Zatoz datozen egunetan obrak bisitatzera! Kolosala izango da!”

Gaur ez da makinarik hurbildu Andra Mariko landetara, baina obrak edozein momentutan has daitezkeela iragarri dute auzokideek. Hurrengo egunetan ere, zaintzak egingo dituzte Tosu Betirako plataformako kideek.

Argazkia: Ainhoa Ortega.
Argazkia: Ainhoa Ortega.
Argazkia: Ainhoa Ortega.

 

Argazkia: Ainhoa Ortega.
Argazkia: Ainhoa Ortega.
Argazkia: Ainhoa Ortega.
Argazkia: Ainhoa Ortega.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Tosuko borroka  |  Azpiegitura handiak  |  Getxo

Tosuko borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-04 | Hiruka .eus
"Tosutik Uribe kostara" jardunaldiek eskualdera zabalduko dute hirigintzaren eztabaida

Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez amaituko dira jardunaldiak.

Ibarbengoako aparkalekuaren aurkako borroka "gure eskualdean dagoen problematikaren aurpegi nabari bat izan da", adierazi du kolektiboak. Uribe Kostako herrien diseinua gutxi batzuen... [+]


2018-06-06 | Topatu.eus
Tosuko landagunean "jarduera ekonomikoen parkea" eraiki nahi dutela salatu dute herritarrek

Tosu Betirako plataformak, Udalaren erabakia kritikatu du. Izan ere, Getxoko Andra Mari auzoko landagunean parkinga ez ezik, “jarduera ekonomikoen parkea” egingo dutela azaldu dute. Erabakiaren aurrean, ordea, herritarrei mobilizatzeko dei egin diete plataformako kideek.


2018-03-12 | Hiruka .eus
Ibarbengoako sabotajea gaitzetsi dute erakundeek, eta Tosu Betirakok legitimatu

Hainbat ezezagunek Getxoko Ibarbengoako metro-parkingaren lanei eraso egin zieten joan den bariku eta zapatu arteko gauean, Ertzaintzaren arabera. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak eta Imanol Landa Getxoko alkateak gaitzetsi dute ekintza hori. Tosu Betirakok "ez du zerikusirik" horregaz, baina babestu du ekimena. Getxoko Auzokideok elkarteak haizeari leporatu dio gertatutakoa.


2018-02-22 | Hiruka .eus
Tosu landaren aldeko borrokaren "kriminalizazio saiakera" salatu dute

Ibarbengoako parkinga eraikitzeko obrak oztopatzeko "indarkeria" delitua egotzita auzipetutako hiru lagunen kasua artxibatu du epaileak, Tosu Betirako taldeak jakinarazi duenez.


2018-02-20 | Axier Lopez
Aman Komunak
"Ez gara jabetzen herri mugimenduak Euskal Herrian duen indarraz"

Ibiltzen hasi berria da, baina esperientzia eta bizipen asko biltzen du Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen dutelako. Joan-etorriko izaera izan nahi du: bakoitzaren kolektibotik sare orokor bat aberastu, sareak tokian tokiko eguneroko lana bizitu dezan. Sorreratik ari dira parte hartzen Maddi Sarasua Errekaleorren bizi den itsasuarra eta Urruñako Hartzea Lopez.


2018-01-30 | Hiruka .eus
Sententziaren zain gelditu dira Ibarbengoako obrak gelditzea saiatzeagatik auzipetutako hiru lagunak

Gaur goizean Getxoko epaitegietan epaitu dituzten hiru ekintzaileek argi dute, "balizko kalteengatik baino, protestak zigortu gura izan dituzte epaiketa honegaz". Izan ere, azaldu dutenez, akusazioak zigor-eskaera bertan behera uzteko proposamena egin du epaiketan, ekintzaileek obra-eremura sartzeko konpromisoa hartuko balute. Halere, horri uko egin eta sententziaren zain gelditu dira hiru gazteak.


2018-01-25 | Hiruka .eus
Hiru lagunek deklaratu beharko dute ostiralean Tosuko obrak gelditzen saiatzeagatik

Urtarrilaren 26an, barikua, hiru lagunek deklaratu beharko dute Getxoko epaitegian, Ibarbengoako parkinga eraikitzeko obrak oztopatzeko "indarkeria" delitua egotzita.


2017-12-19 | Hiruka .eus
Obrek botatako zuhaitz bat utzi dute Algortako Batzokian, "Tosuko txikizioa" salatzeko

Tosu Betirako plataformak deituta, Ibarbengoako aparkalekua eraiki gura duten landarainoko martxa egin zuten zapatuan, hilaren 16an, 200 lagun inguruk. Tosu landa ertzainez inguratuta zegoen; hala ere, lanen hasiera salatu zuten bertan herritarrek. Ondoren, hondeamakinek obren hasieran bota zuten zuhaitz bat hartu eta Algortako Batzokira eraman zuten EAJren jarrera salatzeko, "txikizioak erantzule zuzen bat" daukalakoan.


2017-12-14 | Unai Brea
Larunbatean Tosura egingo den martxara joateko dei egin dute

Larunbatean Getxoko Tosu landara joango den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Tosu Betirako asanbladak. Urriaren 21ean ingurua berriz okupatu ostean eraikitako etxolaren alboan egun dute agerraldia, buzo zuriz jantzita eta aurpegiak maskaratxoz estalita; abenduaren 16an egingo den martxara doazenei ere halako bana emango diete, mobilizazioa "ikusgarriagoa izateko eta Andra Mariren suntsipenak ekarriko duen kutsadura salatzeko".     


2017-12-14 | Hiruka .eus
Tosuko landan Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcayaren arteko akordioa zein den galdetu du EH Bilduk

Getxoko Tosu landaren inguruan galdegin dio Mikel Otero Gabirondo EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari. Ekonomia Garapena eta Azpiegituretako Sailburuari egin dio errekerimendua, Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcaya S.A. enpresaren arteko akordioa zein izan den jakiteko. Izan ere, enpresa horrek Tosu landan duen partzela osora zabaldu dute aparkalekua eraikitzeko obra eremua. Hala, akordioaren baldintzak zeintzuk izan diren ere galdetu[+]


Eguneraketa berriak daude