21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Egiaren Garaia da ekimenak ekimenak positiboki baloratu du azken aitortza ofiziala. Egiarekin eta justiziarekin sortu beharreko elkarbizitzarako esparruan aurrera pausoak direla adierazi dute. Sei hamarkadetan Espainiako Estatuaren eta eskuin muturreko taldeen indarkeria politikoa argitzeko baliagarriak izango dira.
Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak aitortutako tortura kasu hauek Nafarroako torturaren errealitatearen isla dira. Horren aurrean botere publikoek erantzukizuna hartu beharko luketela diote eta horretarako data egokia ekainaren 26a izango daitekela diote, Torturaren Biktimak Babesteko Nazio Batuen Nazioarteko Egunarekin batera. Batzordeak aurkeztutako ebidentziak tortura sistematikoki aplikatu zutela erakusten du, bertsio ofizialaren ukazioa eta kontakizun interesatuaren atzean.
21 zenbaki hutsa ez dela nabarmendu dute, horien atzean pertsonak daudela, senideak eta lagunak. Horregatik hamarkadatan torturaren ondorioak isiltasunean pairatu dituzten pertsonen errealitatearen dentsitatea eta intentsitatea osotasunean ezagutzeko garaia dela dio ekimenak.
Diktaduratik kanpoko errealitatea
Aitortza horrek beste errealitate bat mahaigaineratu du: torturaek Franco hil ondoren eta 1978ko Espainiako Konstituzioa indarrean zela pairatu baitzuten biolentzia. Aitorturiko biktimak 1980tik 2011ra izan ziren torturatuak.“Zuzenbide-estatuaren lege-babesa izan duten gertakariak, oraindik bere osotasunean ezagutu gabe jarraitzen dutenak eta tratu hori jasan dugun pertsonak berriro biktimizatzen gaituztenak”
76 biktima aitortu dira orain arte indarkeria politiko biktima bezala, eta 170 eskaera erregistratu. Indarkeria politikoa jasan dutenei dei egin die eskaerak aurkeztera. Epea 2027ko uztailera arte zabalik egongo da eta Egiaren Garaia Da ekimenak pertsona guztiei laguntzeko prest daudela argi utzi du. Horretarako martxan dituzte info@egiarizor.eus edo nafarroakotorturatuensarea@gmail.com e-mailak eta 948 307 715 telefonoa.
Batzordeak aitortu berri dituen 21 tortura kasuak hurrengokoak dira:
-Santi eta Juanjo Agirre Galartza anaiak, Espainiako Polizia Nazionalak anaia bakoitza bi aldiz torturatua (otsailean eta urrian) 1980an, eta beste behin Guardia Zibilak 1980an eta 1981ean, hurrenez hurren.
-Santiago Sáez Maimón, Guardia Zibilak torturatua 1981ean.
-Manuel Azkagorta Agirre, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1981ean eta 1984an.
-Jaime Azcona Garriz, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1982an.
-Metxe Gonzalez Portillo, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1983an.
-Juan José Carrascosa Martínez de San Vicente, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1984an.
-Elia Lara Martos, Espainiako Polizia Nazionalak bitan torturatua 1984an eta 1987an.
-Pernando Barrena Arza, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1985ean.
-Elena Urabayen Albizu, bi aldiz torturatu zuten, 1987an Guardia Zibilak eta 1990ean -Espainiako Polizia Nazionalak.
-Aitor Díez Aldama, hiru aldiz torturatu zuten ordezkaritza desberdineko hiru polizia-taldek: 1990ean, Guardia Zibilak. 1995ean, Ertzaintzak. 1997an, Espainiako Polizia Nazionalak.
-Iban Verdugo Marcotegui, Guardia Zibilak torturatua 1997an.
-Miguel Ángel Llamas Montoya, Guardia Zibilak torturatua 1999an.
-Aiora Epelde Agirre, bitan torturatua: 2001ean eta 2003an, Espainiako Polizia Nazionalak.
-Xabi Flores Bengoetxea, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2005ean.
-Maider Caminos Miranda, Guardia Zibilak torturatua 2008an.
-Iker Araguas Jusué, Mikel Marin Irurozki, Espainiako Polizia Nazionalak torturatuak 2008an.
-Egoi Irisarri Alzueta, Eneko Villegas Amezketa, Espainiako Polizia Nazionalak torturatuak 2010ean.
-Xabier Beortegui Martínez, Guardia Zibilak torturatua 2011n.