Tolosako Asuncion klinikako langileak greban dira berriz ere

  • Euskal Herriko hainbat osasun zentrotan greba hotsak itzuli dira, lan baldintza duinagoak eskatu eta zerbitzu hobea eskaintzeko aukera aldarrikatzeko. Baionan, Euskal Kostaldea ospitalean langile falta "eramangaintza" dela diote eta Tolosako Asunción klinikako langileen erosahalmenean azken urteetan izandako %12ko galera berreskuratu nahi dute.

Asuncion klinikako emakume langileek ekainaean ere egin zituzten hainbat greba egun. Argazkia: LAB

2023ko irailaren 13an - 15:00
Azken eguneraketa: 16:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazkenean hasi eta datorren asteartera arte, gutxienez, greban izango dira Tolosako Asunción klinikan, LAB eta ELA sindikatuek deituta. Greba egun horiek ekainean egindakoen jarraipena izango dira eta irailaren 28an eta 29an beste bi greba egun egitea aurreikusi dute. 

2021etik berritu gabe duten hitzarmena dute jokoan klinikako langileek. Azaldu dutenez, erosahalmenean %12,2ko galera izan dute. Hala, KPI erreferentzia egingo dion soldata igoerak eta 35 orduko lan astea lortu nahi dituzte.

"Zerbitzu publikoa eskaintzen dugu, beste eskualde batzuetan Osakidetzak ematen duena, baina gure lan baldintzak oso urrun daude", azaldu dute asteazken honetan prentsaurrean egindako agerraldian.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari egotzi diote LABeko eta ELAko enpresa batzordeak ekainean egindako eskaerari erantzunik ez ematea. Osasun batzordean dagoen blokeoa azaltzeko eskatu diote, eta ospitale publiko eta hurbileko baten zerbitzuak eman ahal izatea exijitu dute.

Tolosako Asuncion klinika INVIZA enpresa pribatuak kudeatzen du, Jesus Gómez Montoya da bere jabea, eta Yatpinde Tatso Brahmande SL taldearen barruan dago.

Langileek autokarabanak eta kanpaldiak iragarri dituzte lanuzteak irauten duen bitartean.

Baionako ospitalean ere borrokan

Baionako Euskal Kostaldea ospitalean ere borrokan ari dira langileak. Astelehen eta asteartean lanuzteak antolatu dituzte CGT sindikatuak deituta, egonaldi laburreko geriatria zerbitzuaren alde.

Langile eta erizain eskasia salatu dute eta baliabide gehiago eskatu. 2022tik egoera horretan daudela eta jadanik "nahikoa itxaron" dutela ohartarazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.