Taxi eta AIG zerbitzuekin bildu da Jaurlaritza, EAErako araudia garatzeko asmoz

  • Taxia eta Alokairuko Ibilgailu Gidariduna (AIG) ereduak “modu harmonizatuan elkarbizi daitezen”, zerbitzuok arautu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, eta bi ereduetako ordezkariekin bilera egin du.


2019ko urtarrilaren 30ean - 16:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gidatu du bilera, eta sailburuaren hitzetan, “bertako taxiaren sektoreak eta AIGk heldutasuna eta begirada zabala erakutsi dituzte, eta horrek, denok batera bultzatutako neurri eraginkorrak egituratzeko aukera emango digu”. Modu horretan, Madrilen eta Bartzelonan eredu talkak sortutako gatazkatik urrundu nahi izan du EAEko panorama.

Araudiaren nondik norakoak

Eusko Jaurlaritzak bultzatuko duen araudi berriak “antzeko baldintzetan lan egitea” bermatuko du, “kontrol eta betebehar parametro berberak exijituz”. AIG delakoen jarduera ere zehaztuko du araudiak: aurre-kontratazioa, gutxieneko ibilbideak, gehieneko tarifa, ibilgailuaren ezaugarriak, bereizgarriak; kontrola eta ikuskapena; eta zigorren araubidea.

Hasteko, 2019ko lehen hiruhilekoan pegatina edo bereizgarri berezia jarriko dute martxan, AIG ibilgailuak identifikatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko asmoz.

Gaur egun, honakoa da taxi/AIG ratioa EAEn: Araban, 240 taxi eta 30 AIG (46 AIG epaiaren zain eta 95 tramitean); Bizkaian, 1.238 taxi eta 39 AIG (120 AIG tramitean); eta Gipuzkoan, 659 taxi eta 26 AIG (3 epaiaren zain).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025eko azaroaren 12
Berriketa gutxi
Konoak

Eguneraketa berriak daude