Tafallako Juncal aintziraren bioaniztasuna desagertzeko arriskuan dago

  • Hori salatu du Sustrai Erakuntza elkarteak. Azaldu duenez, Nafarroako AHTk eta beste hainbat egiturek inguratuta gera daiteke aintzira, batzuk jada eginak daude eta beste batzuk eraikitze bidean dira.


2023ko abenduaren 07an - 00:10
Argazkia: Tafallako Udala

Aintzirari mehatxu egiten diotenen artean daude honakoak: Orkoien eta Tafalla arteko 220 KVko goi-tentsioko linea elektrikoa, Castejon eta Muruarte arteko 400 KVko beste goi-tentsio linea bat, Nafarroako Ubidea (puntu honetan lurpetik igarotzen da), Tafalla eta Miranda de Arga arteko errepidea, edo Castejonetik Iruñerako abiadura handiko trena.

Juncaleko aintzira babestutako eremu naturala da, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Erreserba Natural izendapenarekin. Espezi ugari bizi dira han, koartza eta mirotz espezieak besteak beste, eta hegazti migratzaile ugariren babesleku da. Ugaztunen artean aipa daitezke igarabak edo bisoi europarrak, eta horiez gain, beste anfibio mota ugari han bizi dira. Hori guztia lezkadiez eta fenalarrez osatutako aintzira-ekosistema garrantzitsu bati esker. IDENA Nafarroako Gobernuaren plataforma geografikotik ateratako ondorengo irudian ikus daitezke aintzirari mehatxu egiten dizkioten azpiegitura horiek.

 

 

 

Aintzira eta bere eremua ezkerrean, urdinez, eta aipatu azpiegiturak inguruan.

 

 

 

Sustrai Erakuntzaren esanetan, azpiegitura horiek guztiek ezaugarri bat dute: “Azpiegitura linealak dira, kilometro askotatik igarotzen direnak, eta faunaren mugimenduari hesi-efektua eragiten diotenak, modu batera edo bestera. Eta horietako batzuetan hesi-efektua oso nabarmena da, AHTaren eraikuntza osatu eta martxan jarriko bada gerta daitekeen bezala”.

Castejón eta Muruarte arteko goi-tentsioko linea ere aintziratik 500 metrora pasatuko da, AHT pasatu ahal izateko 2015ean linea horren trazadura aldatzeko baimena eman ondoren. Eta horiei gehitu behar zaie duela gutxi ezagutu den beste proiektu bat: aintziratik gertu eraiki nahi dute 21 MWko eguzki-poligono fotovoltaikoa, 40,37 hektareako azalera hartzen duena (beheko irudian gorriz margotuak).

 

 

 

Aintzira urdinez ezkerrean eta gorriz poligono fotovoltaikoak hartuko lukeen lur azalera. Eskuinerago AHTko heziak ikus daitezke gorriz.

 

 

 

Eguzki poligono horrek aintziran duen ingurumen eragina dela eta, Sustrai Erakuntzak alegazioak aurkeztu dizkio proiektuari. Hala ere, diotenez, “berez, azpiegitura horien guztien pilaketak eta haien arteko interakzioak” eragiten dute inpaktu kaltegarri hori.

Elkarteak arriskuan ikusten du Nafarroako bioaniztasuna, eta uste du Nafarroako Gobernua ez dela egiten ari egin beharrekoa berau zaintzeko: “Azpiegituren planifikazio demokratikoaren falta dago eta, ondorioz, Nafarroan geratzen zaigun biodibertsitate urriarekin amaitzen ari da”. Gaiari buruzko informazio zehatzagoa nahi duenak Sustrai Erakuntzaren webgunean egin dezake kontsulta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude