Tabakalerako langileek akordioa lortu dute zazpi hilabeteko grebaren ostean

  • “Irabazi dugu! 7 hilabeteko grebari esker, Tabakalera-n baldintza duinak bermatuko dizkigun akordioa lortu dugu!”, adierazi dute Donostiako Tabakalerako Ubik sorkuntza-liburutegiko bitartekariek. Greban babesa agertu dieten guztiei eskerrak eman dizkiete.

     


2019ko abuztuaren 7an - 13:28
Tabakalerako langileak, akordioa ospatzen. Argazkia: @bitartekariakM.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Grebalariek beraiek jakinarazi dute berria txio bidez. Egindako borrokaz harro mintzatu dira: “Bide gogorra izan da, baina argi geratu da antolatu eta borrokatzeak merezi duela! Zapalduak ez izateko bide bakarra martxan jartzea izan da!”. Orain zazpi hilabete ekin zioten grebati lan baldintzak hobetzea eskatuz Donostiako Tabakalerako Ubik-eko bitartekariek. 229 egun greban, beste zenbait arazoren artean, salatzeko soldata baxuak dauzkatela eta kontziliaziorako aukerarik ematen ez duten ordutegiak.

Grebalariek eskerrak eman nahi izan dizkiete “bide luze honetan lagundu gaituzuen guztiei”. Eragile sozial eta kulturalak, kulturgintzako pertsonak, alderdiak, sindikatuak, eta beste zerrendatu dituzte: “Moduren batean edo bestean lagundu gaituzuen horiei guztiei”.

 

 


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.