Suzko arma, borra luzagarria eta balen aurkako txalekoa, EAEko udaltzainek eraman behar duten gutxieneko ekipamenduaren parte

  • Udaltzain guztientzako oinarrizko ekipamendua zehazten duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, 9 mm-ko parabellum arma, munizioa, girgilluak, borra motz edo luzagarriak, txilibitua, balen aurkako txalekoa eta eskularru beltzak.


2024ko martxoaren 06an - 10:25

Udaltzainen ekipamenduan “homogeneotasuna lortzen joatea” da dekretuaren helburua, “polizia-jardunaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetzeko”. Herri eta hiriek urtebeteko epea dute, dekretuan zehazten den material guztiaz hornitzeko bere agenteak. 5.000 biztanletik beherako herrietan, epea bost urtekoa da. Materialak emakume eta gizonek modu berean erabiltzeko egokituta egon behar duela ere badio dekretuak.

Oinarrizko ekipamenduaz gain, polizia-ibilgailuetan eraman behar duten materiala (konoak, botikina, mantak, linternak...) eta hori guztia nola erabili arautzen da. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak aurkeztu du "Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen armamentua eta bestelako baliabide teknikoak eta defentsakoak eta horien hornidura arautzeko dekretua".

Araudiak dioenez, alkateek erabaki ahal izango dute polizia-zerbitzu jakin batzuk armarik gabe egitea. Bizia galtzeko edo fisikoki arriskurik ez dagoen ekintzetan baino ezingo da halakorik baimendu eta horretarako, alkateak txosten bidez helaraziko dio erabakia Udaltzaingoaren buruzagitzari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


2024-04-15 | Aiaraldea
Ertzaintzak bi lagun atxilotu eta 22 identifikatu ditu Urduñan

Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan. 


Beasaingo bi udaltzain zauritu dira komisarian suzko arma batekin tiro eginda

Tiroa “ustekabekoa” izan zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batek belaunean zuen zauria eta besteak eskuan.


2024-04-05 | Gedar
Ertzaintzaren taser pistolen erabilera bi kasutik hamabira igo da lau urtean

2018 eta 2022 artean, gutxienez 32 aldiz erabili zuen arma hori Ertzaintzak. 2017an, Jaurlaritzak 50.687 euro bideratu zituen taser pistolen erosketara. Azken hilabeteetan, dozenaka pertsona zauritu dituzte ertzainek hamaika polizia-kargatan.


Eguneraketa berriak daude