Suprefeturan kanpaldia egin du Aldak, iruzurrezko alokairuen kontrako neurriak eskatzeko

  • Ordu pare batez egon dira bertan 40 bat militante praktika "ilegal" horiek salatzen. Hitzordua eskatu diote Pirinio Atlantikoetako Prefetari.

Alda-ren ekintza Baionako suprefetura aitzinean (Argazkia: Alda)

2022ko maiatzaren 19an - 10:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oihal-etxeak, piknik mahaiak, eguzki-oihalak, maletak, eta tartean, "Iruzurrezko alokairuak, aski. Herrian bizi, urte osoan" lelodun banderolak. Udako eszena eta giroa sorturik, Baionako suprefetura aitzinetik luzatu du bere aldarrikapena Alda mugimenduak. Aldi honetan udan biderkatzen diren iruzurrezko alokairuak ditu salatu: urtaro horretan etxebizitzatik kanporatuak diren urte osoko alokatzaileen egoera prekario eta ilegala.

Praktika horien kontrako neurriak eskatu dizkie instituzioei, Pirinio Atlantikoetako Prefetarekin hitzordu eskaera ofiziala bideratuz. Botere publikoen partetik erantzunik ez bada, ekintzak errepikatuko dituztela argi utzi du Alda mugimenduak.

"Praktika masiboa"

Legea ez betetzeko jabeek bideratu irudimena salatu du etxebizitza eskubidearen alde dabilen kolektiboak: "Ez dira kasu isolatu bakar batzuk, lekukotasunen biderkatzeak agerian utzi du arlo horretan zinezko 'lege-gabeko' eremua bilakatu den Ipar Euskal Herrian praktika masiboa dela. Alokatze kontratu horiek larriki prekarizatzen dituzte alokatzaileak; onartzera behartuak dira zeren ez da beste etxebizitzarik eskuragarririk. Hemen bizi diren eta hemen lan egiten duten pertsonak udan kanpalekuan edo ahaide hurbil baten sofan lo egitera behartuak dira, eta ez dute beren etxebizitza irailean edo urrian bakarrik berreskuratuko", Xebax Christy Aldako bozeramailearen hitzetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!