NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta gutxienez 350 pertsona hil eta ehunka zauritu ditu, eskualdeko Osasun ministroaren arabera.
2023ko apirilean hasi zen gerra Sudanen, Sudango armadaren eta RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarraren arteko borrokak lehertu ostean. Ordutik, eguneroko ogia bihurtu den muturreko biolentzian murgilduta dago herrialdea. NBE Nazio Batuen Erakundearen esanetan, mundu osoko krisi humanitariorik "larriena" bizitzen ari dira Sudanen: erakunde berak argitaratutako datuen arabera, ia biztanleriaren erdiak –26 milioi pertsona– jasaten du elikagai eskasia, eta gatazka piztu zenetik gutxienez 13 milioi lagunek alde egin behar izan dute euren bizilekuetatik.
Sudan demokraziarako trantsizioan zela lehertu ziren borrokak bi taldeen artean: 2019an Omar Al-Baxir diktadorea boteretik kendu zuten militarrek, 30 urtez presidente izan eta gero. Urte horretan Trantsiziorako Kontseilu Subiranoa sortu zuten, zibilek gidatutako gobernu demokratikoa eratzeko helburuz. Lider zibilen eta militarren arteko desadostasunak zirela eta, 2021eko urrian estatu kolpea jo zuten militarrek.
Trantsiziorako Kontseilu Subiranoko de facto presidentea Abdel Fattah Al-Burhan jenerala da, armadaren aldekoa. Haren ondokoa, berriz, Mohamed Hamdan Dagalo Hemedti jenerala da, Al-Baxir presidente ohiak eratu zuen RSF talde paramilitarreko burua. Hain zuzen, Dagalo Hemedti jenerala buru den taldeak Sudango armadan izan behar duen lekuaren inguruko eztabaidek eragin zuten bi aldeen arteko zatiketa, eta ondoren bien arteko borrokak.
Odola isurtzen jarraitzen dute
Khartum hiriburua izan zen borrokaren erdigunea gerraren lehen uneetan, baina berehala zabaldu zen biolentzia herrialde osora. Egun, bi zatitan banatuta dago Sudan: iparraldea eta ekialdea armadak kontrolatzen ditu, eta hegoaldeko hainbat zati eta Darfur eskualdeko eremu handi bat, berriz, RSFk. Hain zuzen, talde paramilitarrak eskualde horretako Zamzam eta Abu Xuk eremuei egin die eraso asteburuan, baita Al Faxer hiriari ere.
Darfur eskualdeko Osasun ministro Babaker Hamdinek prentsaurreko batean jakinarazi du eraso horietan gutxienez 350 pertsona hil eta ehunka zauritu dituztela Dagalo Hemedti jeneralaren aldeko milizianoek. Hamdinek salatu du Al Faxer hirian bizi diren zibilek "egoera latzak" bizi dituztela, RSFk duela urtebetetik eragindako setioa dela eta: "Egoera humanitarioa tamalgarria eta eskasa da, ez dago ez elikagairik ezta botikarik ere."
Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira. Edozelan ere, Gazara heldu nahi du Global Sumud flotillak.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest daudela adierazi du Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]
Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
2001etik 2019ra Kongoko Errepublika Demokratikoan agindu zuen Joseph Kabilak, eta orain "traizioa" eta "gerra krimenak" egotzi dizkiote M23 gerrilla errebeldearen adar politikoa antolatzeagatik, eta atxilotzeko agindu dute. Laurent-Desiré Kabila... [+]
Goizeko 2:30ean eta 5:10ean alarma piztu dute Gazara bidean doan Global Sumud Flotillak ontzietan, Israelgo armada hurbiltzen ari zela eta. Asteartetik asteazkenerako gauean "arrisku eremuan" sartu da Global Sumud Flotilla, Gazako kostaldetik hurbil, eta edozein unetan... [+]
PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera... [+]
Deigarria egiten da zein oihartzun lausoa izan duen gure artean duela bi aste Saudi Arabian egin eta jakinarazi zaigun tratuak: edozein erasoren aurka baliabide guztiekin elkar defendatzeko ituna sinatu zuten Saudi Arabiak eta Pakistanek.