Su-etena Gazako zerrendan, bonbardaketaz beteriko hiru egunen ondoren

  • Azken eraso hau hasiz geroztik 44 palestindar hil dira gutxienez, haietako erdia zibilak eta 15 adin txikikoak. Gutxienez 360 zauritu kontatu ditu gazatar Osasun Ministerioak.

Israelen bonba bat lehertzen. Argazkia: @HoyPalestina Twitterren.

2022ko abuztuaren 8an - 10:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Palestinako Jihad Islamikoko kideek aditzera eman zuten su-etena 23:30tan (20:30 GMT) hasiko zela eta Israelgo lehen ministroak ere su-etena berretsi zuen. Egipto ibili da bitartekaritza lanetan Israel eta Palestinaren artean bake-akordio bat lortzeko.

Gainera, Israel eta Gazaren arteko mugak berriro ere irekiko dituztela iragarri dute, bai pertsonentzako, baita ondasunentzako ere.

Ostiralean hasi zuen Jihad Islamikoaren aurkako Egunsentia operazioa Israelek. Su-etena hasi baino gutxi lehenago bonbardeatu zituen berriro Gazako zerrendako hainbat leku. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
Eguneraketa berriak daude