Connolly ezkertiarrak irabazi ditu Irlandako presidentetzarako hauteskundeak

  • Larunbatean uhartean eginiko hauteskundeetan Catherine Connolly hautagai independentea nagusitu da bozen %63arekin, hautagai kontserbadorearen emaitzak bikoiztuta.


2025eko urriaren 27an - 11:22
Azken eguneraketa: 12:48
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Inkestek gailenduko zela aurreikusi zuten, baina ez zen espero hautagaien artean halako aldea izatea. Connollyk 30 puntu baina gehiagoko aldearekin irabazi dio Fine Gael alderdiko Hearther Humphreys hautagai kontserbadoreari, azken honek bozen %29,46a eskuratu eta gero. Fiann Fáil alderdiko Jim Gavin hautagaiak bozen %7 jaso ditu. Partea hartzea ez da %46ra iritsi; hala ere, 2018an eginiko hauteskunde presidentzialetan baino bi puntu handiagoa izan da.

Connollyk Sinn Féinen, Sozialdemokraten,  Alderdi Laboristaren, Alderdi Berdearen, People Before Profit-en, 100% Redress-en eta Oireachtako kide independente batzuen sostengua izan du, eta ezkerrak hautagai bakarra aurkeztu du.

Irlanda batuaren eta Palestinaren aldekoa

Irlanda mendebaldeko Galway konderrikoa da presidente hautatu berria, eta bere hastapen politikoak Alderdi Laboristan egin zituen 2006an alderdia utzi zuen arte. Bere burua sozialista eta bakezaletzat dauka. Ikuspegi nazionaletik, Irlanda batu baten alde egiten du: aurreko abuztuan, Belafastera eginiko bisita batean, ipar irlandarrak Hego Irlandako hauteskundetan bozkatzeko eskubidea eduki behar dutela adierazi zuen. Horretaz gain, Palestinako herria babestu du, eta Israel “estatu genozida” moduan deskribatu. Kritikoa da Europa aurrera eramatean ari den “militarizazio” prozesuarekin, eta Irlandaren neutraltasuna defenditzen du.


Nazioartea kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.