Hauek dira Spotifyri boikot egitera deitu duten Euskal Herriko 162 taldeak

  • Asteartean eman dute prentsaurrekoa Musikariak Palestinarekin plataformako kideek Katakrak liburu dendan (Iruñea). Spotifyren buruak israeldar enpresa militar batean milioika euro inbertitu zuela jakin zenetik, milaka batu dira boikotera.


2025eko azaroaren 19an - 10:43
Azken eguneraketa: 2025-11-20 14:46
orain.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Duela hiru hilabete "zazpi lagun" batu ziren eta gaur egun 162 musika talde eta 650 musikaritik gora batzera iritsi da Musikariak Palestinarekin plataforma, Spotifyri boikota egiteko helburuz. Udan jakinarazi zuten Daniel Ek multinazionaleko CEOak 700 milioi euroko inbertsioa egin duela Israelgo enpresa militar batean, eta horren harira da boikota. Musikariek adierazi dute lagunekin hasitako kontua izatetik ezagunen ezagunengana heltzerainokoa izatera iritsi dela. Sinistuta daude antolakuntzak ematen diola zentzua boikotari. 

Azaldu dute kontziente direla ez direla "inor" hartutako erabakiak Spotify erraldoiari eragiteko, eta apenas dutela ekonomikoki eragiteko gaitasunik; baina sinetsita daude egin dezaketen ekarpenik handiena boikot kolektiboa egitea dela eta haren bitartez mezua zabaltzea.

Orain arte batu ez diren artista zein taldeei ere irekita agertu dira. Hala ere, azpimarratu nahi izan dute ez dutela nahi ikuspegi "moral" batetik begiratzea ezta inor seinalatzea ere: "kontziente baikara musikariek kasuistika eta lehentasun desberdinak izan ditzaketela kasu bakoitzean". Era berean, boikotak musika entzuleak behar dituela esan dute, eta agerraldia baliatu nahi izan dute multinazionalari boikota egitera bultzatzeko.

ARGIAn urrian argitaratutako artikuluan jaso genuen moduan, badaude Sopotify-ren alternatibak. Batzuk zerrendatzearren: Badok ataria, Deezer, Qobuz eta Bandcamp plataformak.

Jarraian Spotify-ri boikota egitera deitu duten taldeen zerrenda osoa.

  • 112
  • Abereh
  • Adrian Perez
  • Adur
  • Agara
  • Aiert
  • ALBA
  • Akëer
  • Amaren Alabak
  • Aposapo
  • Argazki bat behelainoan
  • Audience
  • Azalera
  • Bandatze
  • Bayou La Batre
  • Bazka
  • Beta proiektua
  • Bellum
  • Birkit
  • Bierselt
  • Bi Zaldi
  • Black Hyō
  • Blakkat Mentxu
  • Bloñ
  • BÑT
  • Borla
  • Borrokan
  • Braulio
  • Broken Brothers Brass Band
  • Broken Legacy
  • Chuleria Joder!
  • Cuero
  • Daño Dolor
  • Dena
  • Eire
  • El Corazón de Sapo
  • Emeadedei
  • Erantzun
  • Esanezin
  • Estricalla
  • Fermin Muguruza
  • Forma
  • Gaizka Insunza
  • Galder
  • Ganzúa
  • Garena
  • Gatz
  • Giante
  • Ginger
  • Glaukoma
  • Goma-2
  • Gori gori
  • Haatik
  • Harat
  • Heidi Metal
  • Horzdun
  • Hitz tantak
  • Hiuzz
  • Humilitate
  • Hyperbolika
  • Ibil bedi
  • Iker Martinez eta Zaldi Herrenak
  • Incense
  • Ines Osinaga
  • Inner
  • Inoren ero ni
  • Ithaka
  • Isuo
  • Izvkiari
  • Jipoituak
  • Joseba B. Lenoir
  • Joseba Irazoki
  • Jon Bellido
  • Jon Maia
  • Jonny Gerriwelt
  • Jupiter Jon
  • Kadira
  • Karam
  • Keu Agirretxea
  • Kinbonbo Brass Band
  • Koban
  • Kokein
  • Kortatu
  • Kuma No Motor
  • La Banda del Abuelo
  • Labar
  • La Furia
  • Larru Beltzak
  • Las Tipex
  • Lemak
  • Lenao
  • Lide Hernando (Bele)
  • Lohi Ensemble
  • Maddi
  • Mahl Kobat
  • Mark Duti
  • Maruxak
  • Meison
  • Melocoton Gigante
  • MICE
  • Mihise
  • Mikel Urretagoiena
  • Mikosis
  • Morango
  • Monsieur leCrêpe
  • Muare
  • Mursego
  • Myotones
  • Nakar
  • Naxker
  • Negu Gorriak
  • Nekktar
  • Neu Troia
  • Never Surrender
  • NHIL
  • Noiz
  • Norman Bates
  • Nick linbott
  • Nigara zuek
  • Ni Hil
  • Nire
  • Obego
  • Occhi di farfalla
  • Ohil
  • ON
  • Onki Xin
  • Onlifly
  • Orbel
  • Pelax
  • Perlata
  • Peru Altube Kazalis
  • Peru Galbete
  • Physis vs Nomos
  • Poxpol
  • Rodeo
  • Rodeo Idiot Engine
  • Rolan Garcés
  • Sei sega
  • Shibari
  • Stockholm s
  • The Covenant
  • Txerrikumeak
  • Txoriburu
  • Txost!
  • TZAR
  • UDA
  • Üther
  • V.E.L.O.
  • Venil
  • Vibora
  • Victimas Club
  • WAAH!
  • Xak
  • Xabi Agirre
  • Xabier Badiola
  • Xutik
  • Young talent show
  • Zero
  • Zikin
  • Zinez

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eguneraketa berriak daude