SOS Arrazakeriak herritar denentzat erregularizazioa eskatuz kanpaina hasi du

  • #ErregularizazioaORAIN kanpaina hasi dute sareetan apirilaren 13 goizean. SOS Arrazakeriak nabarmendu du osasun krisi honetan pertsona migranteak erregularizatzea beharrezkoa dela "guztiok izan dezagun babestuak izateko eskubidea".


2020ko apirilaren 13an - 11:35
Argazkia: SOS Arrazakeria Nafarroa.

SOS Arrazakeriak apirilaren 10ean argitaratutako idatzian (gazteleraz) nabarmendu du osasun krisi honetan pertsona migranteak erregularizatzea beharrezkoa dela "guztiok izan dezagun babestuak izateko eskubidea eta herritar orok dituen babes ofizialak jasotzekoa". Adierazi du "Gobernuak ezarriako neurriek zaildu egin dutela osasun babesa eta kolektibo zaurgarrienak laguntza sozialetatik kanpo" utzi dituztela. "Babes sozialerako mekanismoak gizartearen esku utzi dira eta ez ditu administrazio publikoak beregain hartu. Alarma egoeran nabarmenago bistaratu da gizarte arrazista, kapitalista eta koloniala". Erantzunak "neurri berekoa" izan behar duela adierazi du, "irmoa".

Paperak dituztenentzat soilik dira gobernuaren neurriak

Oroitarazi dute Espainiako Gobernuak migrante eta prekarizatuenentzako onartu dituzten neurriek erregularizatuta dauden pertsonei edo erregularizazio tramiteak martxan dituztenei soilik lagunduko diela. Neurri horien artean daude, formazioa duten pertsona migranteak osasun langile edo nekazaritza lanetarako hartzea, edo etxeko langile izanik lana galdu dutenentzako laguntzak.

Egiturazko diskriminazioak ez dezan jarraipenik izan berreraikiko den gizartean

SOS Arrazakeriak oroitarazi du konfinamendua amaitu ostean ere koronabirusaren krisiak ondorioak utziko dituela gizartean eta ekonomian. Horregatik, "pertsona hauen erregularizazioa urgentziazko prebentzio neurri moduan ikusi behar dugu, saihestu ahal izateko egiturazko diskriminazio honek indarrean jarraitzea gure gizarteak berreraikitzen hasten garenean".

#ErregularizazioaORAIN kanpaina

Apirilaren 13 goizean abiatu dute sare sozialetan #ErregularizazioaORAIN kanpaina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude