Soldadu israeldarrek 20 urteko palestinarra hil dute, beraiek hil zuten 12 urteko haurraren hiletan

  • Hebron ondoan, Israelgo armadak palestinar bat hil du aurreko egunean hil zuten 12 urteko haurraren hiletan. 20 urteko Shawkat Khalid Awad buruan eta urdailean jasotako tiroen ondorioz zendu da. Israelgo soldaduek, horrez gain, hiletan gas negar eragilea eta granadak ere jaurti zituen hiletan, Democracy Now hedabidean irakur daitekeenez.

12 urteko haurra gorpu heldu zen ospitalera.

2021eko abuztuaren 2an - 11:20
Azken eguneraketa: 13:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

12 urteko haurra autoan zihoan aitarekin eta anaia gazteagoarekin. Aitak gerora hedabideetan azaldu duenez, Hebron ondoko errepidean Israelgo militarren checkpointa ikusi zuzenean 180 graduko bira eman zuen autoarekin. Hori nahikoa arrazoi izan zen Israelgo soldaduek autoaren aurka tiro egin eta eta 12 urteko haurra hiltzeko.

 

Associated Press berri agentzia AEBtarraren azpiko lehen bideo honetan hileta jendetsuko irudiak ikus daitezke, baina ez Israelgo armadak nola egin zien eraso.

 

Beste bideo honetan ikus daiteke gorpua kaleetan barrena daramaten bitartean, nola sortzen diren beste gazte baten heriotza eragingo zuen istiluak palestinarren eta soldadu israeldarren artean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.