Euskal kulturaren eta nazioaren sokak bizirik dirauela berretsi du Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena loratu duen Oñatiko ekitaldiak, baina aldi berean, euskal agintari gorenak beren burua soka horretatik kanpo kokatzen dutela irudikatzeko balio izan du. Larunbatean Oñatin bildutako euskal kulturaren, jakintzaren eta politikaren ehunka ordezkarik penaz ikusi zuten nola irudikatu zen agintari gorenek gainontzeko herritarrekin markatu duten distantzia. Ez dira gainontzeko herritarren erako sentitzen eta ez daude euskal nazioaren transmisioa irudikatzen duen soka gainontzeko herritarrekin konpartitzeko prest.
2018ko azaroaren 24a, larunbata. Goizeko 11:20 dira Oñatiko plazan Xabier Alkorta, Eusko Ikaskuntzaren Mendeurreneko presidentea hiru euskal barrutietako Lehendakariengana hurbildu denean aurreskuan parte hartzeko gonbidapena egitera. Udaletxeko arkupeen aurrean dira euskal agintari gorenak, Iñigo Urkullu, Uxue Barkos eta Jean Rene Etxegarai, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako eta Euskal Elkargoko lehendakariak, Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru ahaldun nagusiak, Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria, Eusko Legebiltzarreko eta Araba eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak, Oñatiko alkatea eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua, besteak beste. Haiekin dira Eusko Ikaskuntzako presidentea, Iñaki Dorronsoro, eta Mendeurrenaren presidentea eta aurreskuaren soka ateratzeko ardura duen Xabier Alkorta bera.
Aurretik guztiek jasoa zuten gonbidapena berretsi die Xabier Alkortak agintari gorenei une horretan. 100 urte lehenago bezala, Eusko Ikaskuntzaren sorreran parte hartu zuten erakundearen sortzaile eta agintariek elkarrekin dantzatu zuten aurreskuaren sokari segida emanez, elkarri eskuak eman eta soka-dantza horretako parte izateko gonbidapena transmititu die Mendeurreneko presidenteak. Urkulluk, Barkosek eta Etxegaraik ezezkoa eman diote gonbidapenari, eta gauza bera egin dute Diputatu Nagusiek eta beste agintari gorenek. Salbuespenak Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi, EUDELeko presidente Imanol Landa, eta Oñati bertako alkate Mikel Biain izan dira. Azken horiek bai, arkupeetara joan, eta aurreskuaren sokan sartu dira beste zenbait herritako alkaterekin batera, Agurain, Aramaio, Bergara, Tolosa, Gernika, Berriozar, Arrasate, Gordexola edo Hernanikoak besteak beste.
Minutu gutxira, Oñatiko udal txistulari banda aurretik zutela hasi da udaletxeko arkupeetatik ateratzen Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena ospatzeko aurreskuaren soka. Xabier Alkortak, Mendeurreneko lehendakariak atera du aurreskua, eta bere eskutik Oñatz dantzari taldeko dantzaria, aurreskulari lanak bete dituena. Sokan, aurretik aipatutako agintariekin batera, Eusko Ikaskuntzako ordezkaritza eta batzordekideak eta Oñatiko dantzariak izan dira.
Plazari itzulia eman ondoren, soka herritarrei begira kokatu da, udaletxea ―eta sokan ez sartzea erabaki zuten agintari gorenak―bizkarrean utzita, aurresku eta atzesku lanetan aritu dira Oñatz dantzari taldeko bi dantzariak, Mikel Biain ―Oñatiko alkatearen izen bera duen dantzaria― eta Garazi Madinabeitiak sokaren aurrera atera dira eta desafioa dantzatu dute, herritarrei harrera eginez.
Ondoren, zerbitzariek bi gonbidatu atera dituzte plazaren erdira. Maria Luisa Azurmendi, 91 urteko emakume oñatiarra eta Alvaro Castillo dira, Eusko Ikaskuntzaren bazkide zaharrena eta gazteena. Eusko Ikaskuntzaren bazkideei eskainitako omenaldiaren ordezkari izan dira biak eta dantzarien aurresku sentituenaz ohoratuak izan dira ehun urteko ibilbide oparoa aitzinatu duten bazkideen ordezkari moduan. Azkenik, soka udaletxera begira jarrita, azken desafioa dantzatu dute aurreskuak eta atzeskuak, berriz ere Azurmendi eta Castillo bazkideen begiradapean.
Madinabeitia atzeskuak eta Castillo bazkideak eskua altxatuta osatu duten zubipetik sartu da aurreskua eta guztiak pasa dira bertatik. Aurresku eta soka-dantzetan ohikoa izan den zubi horien esanahiaren inguruan zenbait azalpen izan badira ere, Juan Antonio Urbeltzek proposatu duen sokaren kohesiorako korapiloa lotzeko sinbolismoa eman nahi izan zaio figura horri Oñatiko aurreskuan, eta beraz, ehun urte ondoren berregindako sokari luzaroan ez askatzeko korapiloa eginda bukatu da aurreskua.
Orain 100 urte, 1918ko irailaren 8an, Kongresuaren itxieran ospatu zen aurreskuan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatuek parte hartu zuten. Pedro Laskibar diputatua izan zen aurreskularia eta Jorge Satrustegi aritu zen atzesku. Zerbitzari lanetan, berriz, aldundietako hiru presidenteak aritu ziren.
2018an, Oñatiko plaza euskal erritual koreografiko nagusiaren eszenatoki zen bitartean, euskal agintari gorenak udaletxearen arkupeen aurrean, dantzari begira izan dira. Eusko Ikaskuntzaren asmo eta jakiteen ehun urteko ibilbidea eta etorkizunerako nahiak irudikatu nahi izan dituen soka-dantzatik kanpo jarri dute beren burua euskal agintari gorenek. Nekez ulertarazi eta justifikatu ahal izango duten autoesklusioa.
Irudiaren eta sinboloen eremuan jokatzen dira era honetako aurkezpen publikoak. Aurreskuaren tradizioari eraldaketa nabarmena eragin eta erabilera makurra eman zaio azken hamarkadetan. Talde batek elkarrekin dantzatuz, eskuz esku plazaratuta ospatzen zuen protokoloa erabat desitxuratu da eta agintariek beraien ustezko gorentasunari egiten zaien pleitesia agerralditzat hartu dute. Baina aurreskuaren ohorea ez dago norbere tokian zurrun eta geldi, dantzari batean ahalegina jasotzean. Ez, aurreskuaren ohorea sokan dago, sokako kide izatean, talde horren parte izanik, elkarri eskuak emanik soka horri aurrera tira egiten jarraitzeko borondatea publikoki eta sinbolikoki adierazte horretan.
Agintariak herritarren, gizartearen, komunitatearen ordezkari dira. Ordezkaritza horren ardura dute bere gain eta bere jokamoldeak horren araberakoa behar du. Eusko Ikaskuntzaren 100 urteurreneko aurreskuan, agintarien egitekoa, ardura, beren gain hartuta duten herritarren errepresentazio hori sokan ordezkatzea zen. Beren alderdia eta nortasun pertsonalaz harago, ordezkatzen dituzten karguak eta herrikideen sinboloak dira. Ulerkaitza zait euskal herritarren ordezkari gorenek bere burua, eta ondorioz, ordezkatzen gaituzten herritarrona, Eusko Ikaskuntzaren sokatik kanpo jartzeko arrazoia. Ez dute beren burua bakarrik sokatik kanpo ezarri; herritarrak atera gaituzte soka horretatik.
Eusko Ikaskuntzaren ibilbidean ekarpen eta lan handiak egindako hainbat akademiko eta jakintsu zen Oñatiko plazan: historialariak, etnografoak, hizkuntzalariak, antropologoak, folkloristak,... Askok agertu dute harridura eta pena agintarien ukoaren aurrean. Euskal kulturaren historia ezagutzen dutenentzat jakinekoa da era honetako protokolo koreografikoetan agintarien parte hartzearen historia luzea. Agintariak dantzan aritzea gure kulturaren parte izan da. Oraingoan ez zitzaien hainbeste eskatzen. Proposatu zaiena sokan parte hartzea izan da, elkarri eskuak eman eta plazan oinez ibiltzea. Besterik ez. Baina horretarako ere ez daude prest gure agintari gorenak.
1918an, Alfonso XIII. Espainiako erregea Eusko Ikaskuntzaren kongresuan izan zen baina ez zuen aurreskuan parte hartu. 2018an euskal agintari nagusiak 100. urteurreneko Kongresuan izan dira baina ez dute aurreskuan parte hartu. Beren burua erritual koreografiko honetatik kanpo jarriz helarazi diguten mezua ez da batere atsegina. Oker larria egin dute nire ustez.
Iritzi hau Dantzan-eus-en artitaratua izan da da eta SS-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]