Kutxazaina ataskatu da, eta ezin dut maileguaren kuota garaiz ordaindu. Multinazional batek bere bazkide bilakatu nau, nik eskatu gabe, eta urtero 30 euro kobratzen dizkit. Inprimaki baten falta, funtzionario batek ez dit eskaera onartu, datu guztiak pantailan baditu ere. Telefono berria doakoa zelakoan hartu, baina 6na euroko 40 kuota ordaintzeari ekin diote. Online erositako armairua osatzeko modurik ez dut; telefonoa ez didate hartzen; gasolina bota dut, txartela sartu, irentsi dit; ez dago inor leihatilaren beste aldean. Modem-a izorratu, eta nire errua dela dio telefonoaren hariaren beste aldean dagoen robot batek.
Sistema-aditua aspalditik ari da hedatzen gurea bezalako jendarteetan. Kapitalismo transnazionala oinarrizko behar guztien kudeaketa eskuratzen ari da, eta batik bat behar berriak sortu ditu, behin betiko bere atzaparretan egon gaitezen. Ez dago ihesbiderik. Sistema-adituak ez du herritarrekin aritu nahi, bezeroekin mintzatzen da, kontsumitzaileekin solastatzen da.
Lan horretan ezinbestekoa izan da, ordea, zenbait politikariren laguntza, herritar izaera ukatu eta bezero gisa tratatzen baikaituzte: produktu faltsuak saltzen, emandako hitza jaten, manipulatutako estatistikekin itsutzen. Euren lanak saria izango du, Legebiltzarreko jesarlekua enpresa horietako larruzko besaulkiz ordezkatuko dutelako erretiroa hartu baino lehen.
Pandemiak areagotu du jarrera hau. “Adituen” hitzak sententzia bilakatuz, zalantza debekatuz, kritika madarikatuz. Aditu batzuen hitzak titular guztietan ageri dira, beste ahots batzuk, berriz, iraindu dituzte etiketa inozoak jarriz.
Pandemia kudeatzeko beste bide batzuk bazeuden, baina neoliberalismoak ez zeukan tresnarik. Zerbitzu Publiko gehienak birrindu ostean, estatu neoliberalek ezin zioten aurre egin egoerari multinazionalen laguntzarik gabe, multinazional horiei negozio itzela eskaini gabe, alegia.
Kapitalismo transnazionalak indarrean jarri zuen bizimoduak gogaitzen gaituenez, aisialdia zen ihesbidea. Aldiz, Sistemaren langileak trebeak direlarik, aisialdiaren kontrola ere bereganatu behar zuten. Aisialdiak kontsumo konpultsiborako unea izan behar zuen. Hori lortutakoan, bere nagusitasuna egonkortzeko beste pausu bat eman behar zuten: aisialdirako baimena eskuratzea. Pandemiaren kudeaketaren ardatzetako bat hori izan da.
Euskal Ezkerrak ere (ume)zurtz utzi gintuen. Sistema urrats erraldoi bezain arriskutsua emateko prestatzen ari zela, eskubide kolektiboak eta indibidualak uztartzeko gaitasunik ez zuen izan. Norabide estrategiko aldaketa batean ari zela, zorrotzetan zorrotzenekin bat egitea erabaki zuen, zaurgarriak ziren sektore askoren premia materialei eta psikosozialei erreparatu gabe.
Eszenatoki sozial berri hartan, hutsuneak sortu ziren, kaleak hustu ziren. Betetzen hasi zirenerako, munstro batzuk jaioak ziren; eskubide indibidualak kolektiboen gainetik ezarri nahi dituztenak eta sistema-adituaren “alter ego” osagarria: ukatzaileak. Bertsio ofizialak bere “guru” orojakileak dituen moduan, ukatzaileek ere eurenak dituzte. Batzuk eta besteak datuen zaparradan ito ziren, ito gaituzte.
Orain kaos hutsa pairatzen dugu. Jendarte sareak birrinduta, mesfidantza, arrakala itzela ezkerreko kolektiboetan, lagun taldeak haserre... Kikilduta gaude, amorratuta, muturtuta, sistema-adituak lortu du. Ez dakigu norekin gauden haserre, ez dakigu zergatik galdu dugun bizipoza, itxaropena, kemena. Horretan datza Sistemaren garaipena, hain zuzen ere.
Eskubide kolektiboak eta indibidualak batera, une orotan, babestu behar ditugula barneratu gabe, ez dago alternatibarik. Kontsumitzaile izateari uko egin eta herritar aktibo izateari heldu ezean, akabo, Distopiaren atarian geundeke.
* Patxi Azparren, Antropologia Sozial eta Kulturalean Litzentziaduna da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]