Denok bizi izan dugu noizbait, Diaz de Rada antropologo sozialak ondo definitu duen sistema-adituen jokaera. Ezagunetako bat: Erakundearen Irribarrea. Oso ohikoa den adibide bat jarriko dut. Banketxe batera ezohiko eragiketa bat egitera joaten garelarik leihatilako langileak, irribarre zabal batez, ezinezkoa dela esango digu. Segituan online ala kutxazain automatikotik egiteko proposatu digu, eta gure denboraren ordu erditxo bat galdutakoan, 5 euroko komisioa ordaindu ondoren, ezinezkoa zen tramite hura egina izango dugu.
Iragarkietan poz-pozik azaltzen diren aktoreek denetik saldu nahi digute. Gure onerako diren hamaika aukera eskainiko dizkigute: etxe berri bat, auto hobea, pentsio pribatua, osasun-zerbitzua, ortodontzia distiratsua, oporraldia...gure lagunak bailiran jokatzen dute, atseginak dira, ederrak, azkarrak. Lehenengo ordainketa egindakoan, amua jandakoan, aldiz, irribarre horren atzean ezkutaturik zeuden letaginak agertzen hasten dira. Lehenengo arazotxoa eduki orduko, kosk egingo digute: etxearen gehiegizko balorazioa, mailegu aldakorra, komisio ezkutuak, bizitza osorako soka…
Sistema-adituak ederki hartu digu neurria. “Adituek” baino ezin dute konpondu beraiek sortutako arazoa, eta aditu horrek sarritan ez du aurpegirik, ez da inor, logaritmo bat omen da.
"Adituen datuen zaparrada horrek badu zeregina: ikuspegi osoa , holistikoa, lausotzea. Muina ezkutatzea, bestelako arazoak baztertzea, bestelako iritziak bekatuen mundura erbesteratzea"
Buru-hauste hauetako batekin ari nintzela, aurrekoan, Miren Basaras birologoaren hitz batzuk irakurri nituen: “Txertoak jarri nahi ez dutenen jarrera ez dut ulertzen”. Miren Basaras oso ezaguna egin da azkeneko urte honetan, beti neurri zorrotzenak ezarri nahi dituztenekin lerrotu delako, eta beti, horiexek Basarasez baliatu dira euren erabaki irmoenak justifikatzeko.
Esaten zuten bezain eraginkorra ez den txertoa jarrita badut ere, niri behintzat iraingarria iruditu zait “ez dut ulertzen” hori. Batik bat “aditu” gisa mintzo den pertsona baten ahotik. Hori irakurtzean, bi zalantza sortzen zaizkit, hots: Basaras andreak ez du gaitasunik pertsonen sentimenduak eta beldurrak ulertzeko, eta hortaz ez ditu “adituen” taldean sartzeko baldintzak betetzen; ala Mirenek iraindu nahi ditu txertoak jarri ez dituztenak, berekoiak ala inozoak deitzen, aginduak betetzen ez dituztenak babaloreen baratzean kokatuz.
Baina Miren Basaren pasadizo hau, joera orokor baten adierazle baino ez da. Egungo sistema beste arlotan erabiltzen ari den “sistema-adituaren” jokaera maisuki erabili baitu pairatzen ari garen krisi sanitario eta sozialean.
Sistema-adituen bozeramaileek gertaeren ikuspegi bakarra azpimarratzen dute aditu bakoitzari dagokion esparruan, alegia. Esparru horietan adituak diren neurrian, euren hitzak ezin dira zalantzan jarri. Zalantzan jartzen duena burutik egina dago edota harrokeriak jota. Trebea da gero, noski, sistema-aditua; aditu horiek botatzen dituzten datuak egiazko datuak izan daitezke-eta. Aldiz, adituen datuen zaparrada horrek badu zeregina: ikuspegi osoa , holistikoa, lausotzea. Muina ezkutatzea, bestelako arazoak baztertzea, bestelako iritziak bekatuen mundura erbesteratzea.
Sistema-aditua dugu sistema holistikoaren arerioa. Bigarrena, gertaerak modu orokorrean ulertzeko baliabideak eman nahi dituen jokabidea da. Hau da, herritarrak pertsona heldu, arduratsu, ahaldundu eta aske gisa tratatzen dituena.
Krisi sanitario larri honek ondorio latzak ekarri ditu: hildako kopuru izugarria, krisi ekonomiko sakona, gaixotasun mental andana, mesfidantza, paranoiak, kontrol soziala... Ekar zitzakeen ere bestelako aldaketa positiboak: elkartasuna, zerbitzu publikoen berrindartzea, desazkundea, jokaera arduratsua. Ez da horrela suertatuko ordea, besteak beste, bozgorailua duten “adituak” ardura gehien izan duten eragileen baldarkeriak zuritzeko erabiltzen ari direlako. Pertsona aske gisa erabaki zentzudunenak hartzeko eskubidea ukatu nahi digutelako. Erabakiaren monopolioa “logaritmo” bati eman behar diogulako. Utopia berdintzaile eta askatzaileak distopiaz ito nahi dituztelako.
*Patxi Azparren, Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]