Sindikatuek salatu dute Osakidetzak greba eskubidea ukatu diela milaka langileri

  • Greba egin dute Arreta Espezializatuko eta Osasun Mentaleko Sareko Osakidetzako langileek maiatzaren 16an, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Horien arabera, jarraipen zabala izaten ari da, nahiz eta “neurriz kanpoko” gutxieneko zerbitzuak jarri dizkieten. Osakidetzari eskatu diote propaganda uzteko eta soluzioak “berehala” emateko.


2022ko maiatzaren 16an - 18:13
Sindikatuen arabera "jarraipen zabala" izaten ari da greba. / Argazkia: ELA.

Osakidetzaren “immobilismoaren” aurrean beste greba egun bat deitu dute SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek. Horiek nabarmendu dutenez, maiatzaren 16ko greba, Arreta Espezializatuko eta Osasun Mentaleko Sareko langileena, “jarraipen zabala” izaten ari da. Halere, salatu dute milaka langileri greba eskubidea ukatu diela Osakidetzak, “gehiegizko” gutxieneko zerbitzuak jarri dizkietelako, “pandemia aitzakiatzat hartuta”. “Zalantzarik gabe, greba desaktibatzeko estrategia berri baten aurrean gaude”, gaitzetsi dute.

Sindikatuek Osakidetzaren jarrera kritikatu dute, ez dutelako “elkarrizketarako borondaterik”, eta “propagandaren eta inposizioaren bidea” hartu dutelako langileen aldarrikapenen aurrean. Beraz, greba egunean eskatu dute jarrera hori albo batera utzi eta negoziazio mahaian esertzeko, eta konponbidea “berehala” emateko.

Behin-behinekotasun tasa murriztea

Besteak beste, grebalariek eskatu dute Arreta Espezializatuan zein Osasun Mentaleko Sarean jasaten duten prekaritateari irtenbidea emateko, eta behin-behineko kontratuen tasa murrizteko. Bi adibide zehatz eman dituzte sindikatuek, ohar batean:

“Osakidetzak uko egin dio %58 inguruko behin-behinekotasun tasarekin amaitzeari, 24.000 langile baino gehiagori eragiten diena. Enpleguaren egoeraren argazki larri horren aurrean, Osakidetzak 3.700 plazako egonkortze-tasa inposatu du.

Beste adibide on bat Garapen Profesionala da. Propagandatik haratago, gaur egun, oraindik ez dakigu noiz egingo den deialdia eta noiz kobratuko duen plantillak Osakidetzak duela urteak zor dien soldata. Gogora dezagun Osakidetzak konpromisoa hartu zuela iazko abenduan ezohiko deialdi bat egiteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude