Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

  • Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan dagoen arazoa eskualde osoan pairatzen dela azpimarratuz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean entregatuko dituzte atxikimendu guztiak.

Urduñako Kontsultategiaren aurrean egin dute agerraldia.

2024ko urriaren 08an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Salatu dutenez, azken urteetan “murrizten eta ahultzen” joan dira Aiaraldeko Osakidetzako Erakunde Sanitario Integratuko baliabideak, “eta ez soilik opor sasoietan”.

Bi arazo zehatzetan jarri dute begirada. Alde batetik, azaldu dute azken urteetan “erabat normalizatu” dela “Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku gabe jardutea”. Bestetik, anbulantzietan ere medikuak falta izan direla nabarmendu dute. “Ikusi dugu baita ere, behin baino gehiagotan, gure eskualdeari zerbitzua eman behar zion anbulantzia medikalizatua mediku gabe egon dela, eta Barrualde-Galdakaoko beste anbulantzia medikalizatua ere egon dela medikurik gabe. Kasu horietan, Erakunde Sanitario Integratu guztia geratu da larrialdietarako zerbitzu egoki gabe”, ohartarazi dute.

Horri lotuta, gogora ekarri dute Laudion aurten bi pertsona hil direla testuinguru horretan: “Agian, osasun zerbitzuak %100ean egonda ere gertatuko lirateke ezbehar horiek, baina osasun zerbitzuak uneoro egon behar dira ehuneko ehunean; eta larrialdietarako prestatuak dauden zerbitzuek garaiz eta behar den dotazioarekin artatu behar dituzte larrialdiak. Ezin dute zalantzarik eragin, eta tristea da pentsatzea ea zer gertatuko litzatekeen egoera beste bat izango balitz”.

“Eskualdeko gainontzeko herrietan ere” pairatu dute “Lehen Mailako arretak izandako gainbehera", eta osasun publikoaren beste esparru batzuetan ere nabaritu da.

Baina mediku gabeziatik harago doa arazoa, agerraldian salatu dutenez. “Eskualdeko gainontzeko herrietan ere” pairatu dute “Lehen Mailako arretak izandako gainbehera", eta osasun publikoaren beste esparru batzuetan ere nabaritu da, "Buru Osasunerako Zentroko zerbitzuan, kasu”.

Lau aldarri zehatz

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, orain arte ez da “neurri zuzentzailerik” hartu eta “geroz eta ahulagoa” da Aiaraldeko egopera “Osakidetzako baliabideei dagokionez”. Gauzak hala, lau aldarri zehatz plazaratu dituzte sinadura bilketari begira:

  • Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetako ordutegi eta txanda guztietan bermatzea beharrezkoak diren espezialitate eta kategoria guztietako osasun profesionala, baita medikuak ere. Era berean, eskualdean dauden Osakidetzako gainerako azpiegituretan ere behar diren giza baliabide guztiak uneoro bermatzea eskatzen dugu.
  • Laudioko anbulantzia medikalizatuko (SVA) txanda guztietan beharrezkoak diren osasun profesional guztiak bermatzea, medikuak barne.
  • Osakidetzaren oinarrizko asistentzia-zerbitzuak bermatzea exijitzen dugu, herritarrok zerbitzu horietarako eskubidea baitugu.
  • Eskatzen dugu Buru Osasunerako Zentroko arreta arina izatea, psikiatra zein psikologoagatik artatuak izateko itxaron zerrendak murriztuz. Buru osasun arazoak dituzten pertsonek eskubidea dute kalitatezko arreta jasotzeko.

Sinadura bilketara batzeko deia

Ekimenaren sustatzaileek nabarmendu dute dela “jokoan dagoena”, eta “jende ororen inolikazioa” behar dela osasun sistema publiko eta duinaren aldeko borrokan. Gauzak hala, sinadura bilketan aktiboki parte hartzeko deia luzatu diete eskualdeko bizilagun guztiei. Horretarako, posta elektroniko bat jarri dute interesdunen eskura: aiaraldekogrebabatzordea@aiaraldea.eus. “Animatu laguntzera sinadurak jasoz zure lantoki, eskola, herri edo auzoan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


2025-07-23 | Civio
Hiru melanomatik batean erratu eta azal iluneko pazienteak alboratzen dituen algoritmoa

Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]


2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


2025-07-15 | Angula Berria
Osasun Bidasoak salatzen du urologia-patologia duten pertsonekiko arretaren gabezia larria

Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.


2025-07-14 | Sustatu
Ez fidatu Osakidetzan ‘Quantus Skin’ azterketa egiten badizute

Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Sexu bidezko infekzio kasuak bikoiztu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Osakidetzako hautaketa prozesuen egoera salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek

Hautaketa prozesuetako kudeaketa “geldirik edo kaosean murgilduta” dagoela diote elkarretaratzearen deitzaileek.


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil zorian zegoen ume bat artatzeko ospitaleko baliabideak “lan ordutegitik kanpo” erabiltzeagatik

Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]


Eguneraketa berriak daude