Siemens Gamesako langileak Agoiztik Iruñera joango dira ostegunean lanpostuen defentsan

  • Siemens Gamesa Agoizko enpresa-batzordeak eta langileek borrokan jarraituko dute konpainiak lantegia ixteko hartutako erabakia iraultzeko. Helburu horrekin, hainbat mobilizazio antolatu dituzte aste honetarako. Ostegun goizaldean Agoitzetik Iruñera martxa eginen dute, arratsaldean Agoitzen herri batzarra eginen dute, eta larunbatean manifestazio bat eginen dute zonaldeko ekonomiaren alde.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 21ean - 14:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako talde politikoekin eta Nafarroako Gobernuarekin bildu eta gero, Agoizko Gamesako langileak berriz kalera bueltatuko dira. Politiko eta instituzioei euren  borrokan inplikatzeko eta euren esku dagoen guztia egiteko eskatu diete "zentzugabekeria hori geldiarazteko".

"Erabaki hori eskrupulurik gabeko multinazional baten logika neoliberalaren arabera baino ez da azaltzen, eta hazten jarraitu nahi du, gure hondamendiaren kontura bada ere", esan dute.

Aste honetan hainbat greba-egun eta mobilizazio antolatu dituzte. Ostegun goizeko 03: 00etan Agoizko lantegitik Iruñera joango dira, 10: 00etan Nafarroako Parlamentuaren aurrera iristeko eta Manu Ayerdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak Parlamentuan egingo duen agerraldiarekin bat egiteko. Agoitzen egun horretan bertan, 19: 00etan Merkatu plazan, Irati Bizirik herri plataformak herriarentzako batzar informatibo bat egitea aurreikusi du, eta bertan Enpresa Batzordeak ere parte hartuko du. Ondoren, giza mosaiko bat egingo dute.

Ostiralean enpresarekin bilduko dira, eta kontsulta-aldiko hirugarren bilera izango da. Neinsako lankideek elkarretaratzea egingo dute lantegiaren aurrean, babesa adierazteko. Larunbatean, hilaren 25ean, 19: 00etan, Irati Bizirik plataformak deitutako manifestazioarekin bat egingo dute. Agoitzen eta inguruko gainerako herrien babesa eta inplikazioa erabatekoa izan dela gogoratu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Eguneraketa berriak daude