Sexu erasoa egiteagatik, gizonezko bat espetxeratu dute Bilbon

  • 18 urteko gizonak adin bereko emakumeari sexu harremanak izatea proposatu zion, eta emakumeak ezezkoa erantzun ondotik, bortxatu egin zuen.


2020ko maiatzaren 11n - 13:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erasoa maiatzaren 8ko ostiralean jazo zen, Bilboko Otxarkoaga auzoan, eta erasoa jasan zuen emakumeak gertakaria salatu du. Azaldu duenez, txakurra paseatzera atera zen kalera, ezagun batekin topo egin zuen eta lokal batera abiatu ziren biak. Behin bertan zirela, gizonezkoak sexu harremanak izatea proposatu omen zion, eta emakumeak ezezkoa erantzun zionean, bortxatu egin zuen.

Larunbat goizaldean, erasoa salatu ostean, emakumeak etxetik bistaratu zuen erasotzailea, eta Ertzaintza jakinaren gainean zuen. Inguruetan arakatu ostean, erasotzailea atxilo eraman zuten, eta espetxeratu egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude