Sevillako mugimendu feministak ‘La Manada’ auziko bortxatzaileen kontra kanpaina abiatu du

  • Erasotzaileak aske diren honetan, hauen kontrako kanpaina abiatu dute beraien hirian, Sevillako (Andaluzia) saltoki zein tabernetan sartu daitezen eragoztea helburu.


2018ko ekainaren 25ean - 13:16
"La Manada"ko bortxatzaileak espetxetik askatu ondorengo mobilizazioa Sevillan. (Argazki: Dani Duch)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

6.000 euroko fidantza ordainduta ‘La Manada’ auziko bortxatzaileak kartzelatik baldintzapean aske irten ziren ostegunean. Epaimahaiaren erabakiak eragindako haserreak kaleak bete ditu han eta hemen, eta justizia patriarkalaren kontrako manifestaldiak nagusitu dira herri eta hirietan. Bortxatzaileak beraien etxeetara bueltan diren honetan, hauen auzokideen artean sumina antzeman daiteke El Diariok jaso duenaren arabera. Sevillako mugimendu feministak, bere aldetik, kanpaina  bat abiatu du bost bortxatzaileen kontra.

#STOPManada traolarekin, hainbat talde feministak taberna, jatetxe eta gainerako establezimenduetan ‘La Manada’ auziko bostei sarrera debekatzen dien kartel bat jartzeko proposamena zabaldu dute. Karteletan “establezimendu honetan ez ditugu bortxatzaileak artatzen” eta “hau emakumeentzako espazio segurua da” esaldiak irakurri daitezke. Establezimenduetako jabeei ohartarazi diete emakumeek ez dutela kontsumitzen bortxatzaileak onartzen dituzten tokietan, eta kanpainarekin bat egitera animatu dituzte.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.