AstraZeneca txertoa "ziurra eta eraginkorra" da COVID-19a prebenitzeko eta hori hartzeak dakartzan onurak handiagoak dira eduki lezakeen edozein arrisku baino, hala erabaki du Sendagaien Europako Agentziak ostegun honetan. SEAko buru Emer Cookek prentsaurrean aurkeztu du Europar Batasunean agintaritza mediku nagusia denak txerto horren segurtasunaz egin duen presazko azterketaren emaitza eta esan du AstraZenecaren injekzioak ez dakarkiola hartzaileari odolean tronboak edo odol-bilduak eragiteko arrisku gehiagorik.
AstraZenecaren txertoa hartzen duen pertsonak botikaren azalpen-orritxoan ohar bat aurkituko du hemendik aurrera, botikak eduki ditzakeen beste arriskuez gain azken gertakizunak ere aipatuko dituena. Hori da Sendagaien Europako Agentziak txerto horren zabalpenean egin duen aldaketa bakarra, gainerakoan ebatzi du txertoa segurua dela eta onura gehiago dakartzala eduki ditzakeen balizko albo kalteak baino. Europar Batasuneko hainbat gobernuk eten dute AstraZenecaren txertoaren erabilera azken asteotan, zabaldu direnetik injekzioak zenbait hartzaileren artean odolbildu eta tronboak eragin dituela dioten informazioak. Ondoko egunetan ikusi beharko da ea SEAren ebazpena aski argudio baden AstraZenecaren txertoak berriro erabiltzen hasteko ala oraindik bizirik dirauten jendeen eta herrialdeetako agintarien susmoek.
SEAren ebazpenak onartzen du txertoa hartu ondorengo bi asteetan ikusi direla odolbildu txikiak gertatzen hainbat hartzaileren zirkulazio sistemetan: "Gertakizunok lotuta daude pertsona horiek odolean plaketa gutxiegi edukitzearekin. Oraingoz ez daukagu aski ebidentzia zalantzarik gabe lotzeko gertakizunok txertoarekin". Horregatik dio kalteok ikertzen jarraituko dutela aurrerantzean, nahiz eta argitu AstraZenecaren txertoa hartu duten 20 milioi herritarren artean izugarri bakanak direla horiek nozitu dituztenak.
AstraZenecaren txertoaren inguruan zabaldua zen beste susmoa zen injekzio-lote batek eragin dituela kalteok, baina horretan ere ez dute frogarik aurkitu, ez dela agertu kalitate arazoak zeuzkan loterik. Eta odolbilduak eragiteko arriskuez, SEAren arduradunek diote AstraZenecaren txertoa hartu duen pertsonak ez daukala horien arrisku gehiago beste edozein herritarren baino, aitzitik, balitekeela tronboen arriskua gutxitzea ere txertoarekin.
Hori dena esanda, SEAn txertoen segurtasun batzordearen lehendakaria den Sabine Straussek berretsi du "AstraZenecarena herritarrak Covid-19aren kontra babesteko aukera ziur eta eraginkorra" dela, gutxienez %60an babesten duela erakutsi duena.
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]