ETA

Sei ustezko etakide atxilotu dituzte Frantzian

  • Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak elkarlanean egindako operazioan sei lagun atxilotu dituzte: Parisen bi, Limoges hegoaldean beste bi eta Montpellierren azken biak. ETAko egitura logistikoko kide izatea leporatuta atzeman dituzte, albiste agentzien arabera.


2013ko maiatzaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Frantziako hiru zonaldetan egin dituzte atxiloketak (Mapa: Eitb.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Polizia iturrien arabera Raul Aduna, Antonio Goikoetxea, Igor Uriarte, Julen Mendizabal, Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Artauz dira atxilotuak. Operazioak zabalik jarraitzen duela adierazi dute, eta litekeena dela atxiloketa gehiago izatea.

Jorge Fernández Díaz Espainiako Barne ministroak goizeko 10:30ean emango ditu operazioaren inguruko azalpenak.

Bestalde, Manuel Valls Frantziako Barne ministroa pozik agertu da Frantziaren eta Espainiaren arteko kooperazioak emandako fruituez: "Arazoak Euskal Herri espainiarrean garapen positiboa izan duen arren, gure herrialdeak ez dio utzi erakundearen egitura klandestinoen antolaketa logistiko eta militarrerako basea izateari".

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak azaldu duenez, bere alderdiarentzat "normala" da egindako polizia operazioa. "Ez ditugu Poliziaren pauso horiek ezbaian jarriko, baina kartzela-politika desberdina izatea nahiko genuke, ausartagoa, justuagoa eta egokiagoa", gaineratu du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025-09-03
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025-09-03
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude