Zazpi hizkuntzatan azpititulatu dute dagoeneko “Motxiladun umeei” buruzko ‘Ur Handitan’ saioa

  • Joan den astean ETB1 katean emititu zuten Ur Handitan saioa beste hizkuntzetan eskuragarri jartzeko ekimena abian da. Astebetean ondorengo hizkuntzetara itzuli du jendeak: gaztelaniara, frantsesera, katalanera, asturierara, galizierara eta ingelesera. Astelehen gauean alemanierara itzulpena amaitu dute eta hau da zazpigarren hizkuntza.


2018ko urtarrilaren 15ean - 10:45
Youtuben behean eskuinean dauden aukeren bidez aktibatu behar dira azpidatziak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehen aldia da herritarrak modu honetan ETBko saio bat azpititulatzen dutela. Ekimena Eneko Oroz lasartearrak abiatu zuen, Twitterren @ameslaria gisa ezaguna.

Aurrez aipatutakoez gain, ondorengo hizkuntzetara itzultzen ere ari dira: Aragoiera, arabiera, esperantoa, irlandako gaelerara, italierara, gerogierara eta errusierara.

Edonork hizkuntza hauetako itzulpena lagundu nahi badu, edo beste edozein hizkuntzatara egin nahi badu, egin dezake. Amara zerbitzuaren bidez ari dira programa itzultzen. Loturan sartu eta goian eskuinean dagoen botoiarekin saioa hasi behar da. Sare sozialetako kontuekin egin daiteke, erregistratu gabe.

Youtuben bideoa hizkuntza horietakoren batekin ikusteko, azpitituluak aktibatu behar dira Youtubeko playerrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.