Seaskak salatu du Parisek hurrengo kurtsorako eskaini dizkion baliabideak ez direla nahikoa

  • Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta astelehenean eginiko agerraldian salatu dute "onartezina" dela. Euren arabera, ministerioak eskainitako irakasle postuak ez dira nahikoa hurrengo kurtsoan izango dituzten ikasleen beharrak asetzeko, eta ostiralen Baionan mobilizatzeko deia luzatu dute.


2025eko maiatzaren 20an - 09:33
Azken eguneraketa: 11:16
Seaskak eginiko agerraldia astelehenean, Kanbon. Seaska

Duela bi aste egin zen Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldia baliatu zuen Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek deialdia luzatzeko: hurrengo kurtsora begira irakasle postu berrien inguruan Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzunik ez zutela jaso ikusita –martxoan amaitzen zen epea–, ostiralean "danbor hotsek" Baionako kaleak hartuko dituztela iragarri zuen Etxartek. Bada, asteburuan Parisen proposamena heldu zitzaion Seaskari, eta "onartezina" dela salatu du astelehenean Kanbon eginiko agerraldian. Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioaren arabera, Frantziako Hezkuntza Ministerioak hurrengo ikasturterako ezarri dizkion irakasle postuak ez dira nahikoa izango dituzten ikasleen beharrak asetzeko.

Urtez urte ikasle gehiago hartzen ari dela ikusita, Seaskak iazko azaroan jakinarazi zion Parisi irakasle postu berrien inguruan zein behar zituen, eta harekin bildu zen urtarrilean. Astelehenean argitaratu duten agiriaren arabera, ordea, elkarteak biltzen dituen 33 ikastolen artean Hezkuntza Ministerioak ez die irakasle postu bakar bat gehiago eman. Gainera, ez dizkie onartu inklusiorako irakasle bereziturik nahiz aholkulari pedagogikorik.

Apirilean Hezkuntza Ministerioarekin eginiko bilkuran, EEP Euskararen Erakunde Publikoaren buru den Maider Behoteguyk adierazi zuen harrera ona egin ziela. Adierazpen horiek oroitaraziz, Seaskak agerraldian honakoa aldarrikatu du: "Hitzak ez dira nahikoa, eta ekintzak behar ditugu". Izan ere, Ipar Euskal Herriko ikastolak eta Paris lotzen dituen hitzarmena da EEP, baina bukatua da 2022tik, eta ez dute berritu geroztik. Egoera horrek "kezka eta egonezina" eragiten diela azaldu du Seaskak: "Errespetu falta handia da gure ikasle eta familiei begira".

Senpereko Kattalin Elizalde kolegioaren kasua

Halere, hurrengo urtera begira arazo handiena Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan izango dute. Izan ere, azken urteetan seigarren, bosgarren eta laugarren mailako gelak estreinatu ostean, 2025-26 kurtsoan hirugarren mailan bi gela ireki nahi dituzte kolegio horretan. Seaskaren agirian, ordea, salatu dute Hezkuntza Ministerioak gela bat irekitzeko nahikoa postu ere ez diela eskaini: hau da, bi gela zabaltzeko behar diren 3,68 irakasle posturen ordez, 1,6 irakasle posturekin moldatu beharko da Kattalin Elizalde kolegioa.

Kolegio horretako zuzendari Iñaki Lekuonarekin hitz egin du Berria egunkariak. "Nola pentsatzen du Parisek posible dela horrelako kopuruekin lan egitea?", galdetu du Lekuonak, irakasle bakarrak 39 ikasleren ikasketa prozesua segurtatzea "ezinezkoa" baita. Inklusiorako postuei dagokinez, Kattalin Elizalde kolegioko zuzendariak adierazi du Hezkuntza Ministerioan "paparra handitzen" dutela horretaz mintzatzerakoan, baina ez diotela inolako begirunerik kalkuluak egiten dituztenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


2025-01-29 | ARGIA
Bi hamarkadatan euskarazko eta elebitako ikastetxeek gain hartu diete frantsesezkoei Ipar Euskal Herrian

Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.


2025-01-15 | Euskal Irratiak
Eric Etxart, Seaskako lehendakarikidea
“Seaskaren lizeo berria eraikitzeko hiru pista ditugu: Uztaritze, Donapaleu edo Itsasu”

Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.


Hezkuntza politiken “noraeza” geldiaraztea helburu duen taldea sortu du hainbat irakaslek: “Burokrazia jasanezina da”

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Su hartu du Arberoa ikastolako eraikin batek

Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.


Eguneraketa berriak daude