Pio Barojako obragunean egin dute elkarretaratzea, Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordeko kideek Donostiako Metroaren obrara egin duten bisitarekin batera.
Satorralaia plataformako kideek salatu dute Donostian metroa egitea "zeharo behargabekoa eta Jaurlaritzak herritarren inongo parte-hartzerik gabe inposatu duen egitasmoa" dela. EAEko gobernuak obran 40 milioi eurotik gorako partida gastatzeko asmoa du aurtengo aurrekontuetan, baina bizilagunek "xahuketa hutsa" dela adierazi dute.
"Abenduaren 11n Eusko Legebiltzarreko Azpiegitura Batzordean bizilagunen mugimenduak Metroaren egitasmoan atzemandako irregulartasun larrien berri emateko egindako agerraldiari ETSk eman dion erantzuna da", esan du Satorralaiak, eta salatu du irregulartasun horien aurrean "ke-gortina bat sortzeko asmoz" egingo dela gastu hori.
Urtarrilaren 27an metroaren aurkako bizilagunek batzarra egingo dute. 2018ko urrian ekin zioten obrari, eta lanak hasi zirenetik aurkako iritzia agertu dutenak asko dira. Obra, hirian nozitzen ari diren "jarduera urbanistiko erasokorrenen artean nabarmentzen" dela dio plataformak.
Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.
Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.
Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.
Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.