Santio eta San Inaziotan Azpeitian gauerdian itxiko dituzte tabernak

  • Santio eta San Inaziotan aurten ez da festa egitaraurik izango. Horrez gain, Azpeitiko Udalak eta tabernarien elkarteak adostu dute uztailaren 24, 25, 30, 31 eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoak 00:00etan ixtea. Ostalariek eta Udalak herritarrei eskatu diete irizpide hauek bete eta erantzukizunez jokatzeko.


2020ko uztailaren 22an - 07:59
Azpeitiko Udaleko eta tabernarien elkarteko kideak. Argazkia: Azpeitiko Udala.

Azpeitiko Udalaren webgunean irakur daitekeenez, "kezkaz ikusten dute Udaletik eskualdeko eta Gipuzkoako hainbat puntutan gertatzen ari den egoera, are gehiago, datozen datak direla eta". Horrexegatik, "arduraz jokatzen jarraitzeko deia" egin du.

Udalak tabernari eta ostalariei erabaki hau hartzean "azaldutako prestutasuna eta herritarron osasunarekin erakutsitako konpromisoa eskertu" die, "jakinda pandemiak beren negozioan eragin zuzena duela".

Planak "birpentsatzeko" eskaera

Azpeitiko Udalak dio jabetzen dela "herritarrek hainbat asmo eta plan dituztela. Ospakizunari tokia ukatu gabe, osasunagatik eta ardura kolektiboagatik beharrezkoa izango da plan eta topaketa horiek berriz pentsatzea eta bizitzen ari garen egoerara egokitzea". Jaurlaritzako Osasun sailak argitaratu duen dekretuko arauak oroitarazi ditu Udalak: "maskararen erabilera derrigorrezkoa da, eta 10 pertsona baino gehiagok ezin dute elkartu. Era berean, terrazan lekurik ez duten edo establezimenduaren edukiera gainditzen duten pertsonek ezin izango dute establezimenduaren sarreran zutik kontsumitu. Horretaz gain, gazte lokalak ixteko agindua ere eman zuen".

Kale-zurruta "zorrotz kontrolatuko du" Udalak

Osasun sailaren arauei, zera gehitu die Azpeitiko Udalak: "kalean ezin dela edan gogorarazi nahi du Udalak eta, beraz, kedadak eta botiloiak zorrotz kontrolatuko direla jakinarazi du".

Zarauzko festaren ajea

Uztailaren 11 gauean Zarautzen egin zen festak 80 positibotik gora ekarri ditu, eta Zarauzko Udalak festa horren berri bazuela eta Jaurlaritzak tabernak 23:00etan ixteko agindu arte goizeko 6:30 arte irekita izaten utzi ziela jakitera eman du Berria egunkariak. Bero bero dago, beraz, festa giroko positiboen berragertzeen gaia, eta herriko jaiak bertan behera utzi dituzten Udalek, egunak inguratu ahala, egiten duten kudeaketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude