Santiago Arrospide ETAko presoa aske geratuko da abuztuaren 5ean

  • Santiago Arrospide Sarasolak 70 urte ditu eta 31 egin ditu kartzelan: 13 Frantziako Estatuan eta estradizio baten ondorioz, beste 18 Espainiakoan. Abuztuaren 5ean aske geratuko dela zabaldu du hainbat hedabidek.


2018ko uztailaren 26an - 16:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lasarten jaioa, 1974an sartu zen ETAn. Bereziak komandoko kide izan zen eta zuzendaritzan aritu zen 1980ko hamarkadan. Angelun atxilotu zuten, 1987an. Besteak beste, Hipercor-eko atentatu famatuan parte hartu izana leporatzen zaio.

Jesus Mari Lopez, aske

Bestalde, Jesus Mari Lopez euskal presoa aske geratu da, kartzelan hogei urte igaro ostean. Donostiarrak 1992an ihes egin zuen Euskal Herritik, eta 1998an Mexikotik kanporatu zuten, ez zuelako han bizitzeko baimenik. Espainiara iristean, atxilotu egin zuen Guardia Zibilak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!