Sanferminetan talde bortxaketan parte hartu zutenak askatuko dituzten aztertuko du gaur auzitegiak

  • Ia bi urte joan dira bortxaketa hura egin zutenetik eta ordutik espetxean dira bost gizonak. Epaitegiak orain erabakiko du espetxetik ateratzeko aukera ematen dien hala ez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 18an - 10:31
Epaitegi kanpoan protestan (euskalerriairratia)

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak gaur eginen du batzarra 10:00etan erabakitzeko defentsarako abokatuak egindako eskaera: 2016ko sanferminetan talde bortxaketan parte hartu zuten bost gizonak aske uzteko eskatua du Agustin Martinez Bezerra abokatuak. Bosten artean hiru Iruñeko espetxean daude eta horiek epaitegian izanen dira gaur erabakitzen dena bertatik bertara ezagutzeko eta gainerako biak, guardia zibilak eta militarrak, bideokonferentziaz segituko dute. Epaia behin betikoa izan arte bost gizon horien abokatuek eskatu dute askatu ditzatela. 

Alde guztiak daude deituak gaurko bistara: bost gizonen defentsarako abokatuak, akusazio partikularra eta baita herri akusazioa ere (Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala) eta baita Ministerio fiskala ere. Bista horren ondoren berehala hartu beharko du erabakia epaitegiak. Gaur ez bada bihar adieraziko du bost akusatuak libre uzten dituen edo espetxean segituko duten. 

Abusu sexualagatik epaitu zituzten bortxaketa eragin zuten bost gizonak. Epaileek ez zuten indarkeriarik ikusi eta hortaz ez zuten bortxaketarik sumatu gertakari haietan. Bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zieten abusutzat jotako gertaera haiengatik, beraz. 

Albiste hau euskalerriairratia.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude