Sanferminetako talde bortxatzaileei ezarritako zigorra berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

  • Sexu abusu delitu jarraituagatik zigortu dituzte bost bortxatzaileak. Bost epaileetatik bik abusua ez baina erasoa izan zela uste dute.


2018ko abenduaren 5ean - 09:26
'La Manada' auziko bortxatzaileak baldintzapean aske utzi ostean Iruñean egindako mobilizazioa (Argazkia: Pablo Lasaosa)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako Lurralde Auzitegiak bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zion bortxatzaileetako bakoitzari, “sexu abusu” delitua leporatuta. Asteazkenean publiko egindako epaiarekin, Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du zigorra, eta atzera bota defentsak eta akusazioak jarritako helegiteak. Batak absoluzioa eskatzen zuen, besteak aldiz zigor gogorragoak.

2016ko Sanferminetako talde bortxaketan sexu erasorik eman ez zela defendatu dute Nafarroako Auzitegi Nagusiak zein Lurralde Auzitegiak, eta “abantailazko sexu abusua” izan zela ebatzi. Sexu abusu delituagatik, bederatzi urteko kartzelaratzearekin batera, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamabost urtetarako biktimarekiko urruntze agindua ezarri zitzaion erasotzaileetako bakoitzari, epaiak berretsi berri duen zigorra. Oraindik orain, epaiaren aurkako helegitea aurkeztu daiteke Espainiako Gorenean.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.