Sanferminetako talde-bortxaketan parte hartu zuen militarrak Espainiako armadan jardun ahalko du berriz

  • Espainiako Estatuaren Defentsako Buletin Ofizialak astearte honetan argitaratu duenez, Alfonso Jesus Cabezuelo “La Manada”-ko kideari ezarritako suspentsioa bertan behera geratu da eta berriz jardun ahalko du armadan. Antonio Manuel Guerrero Guardia Zibilak ostera, oinarrizko soldata kobratzen jarraitzen du, epaimahaiak behin betiko epaia eman artean.


2018ko uztailaren 11n - 11:29
Cabezuelo militarra, ezkerrean, 2016ko argazki batean. Eskuinean, aurten kartzelatik atera ostean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Nafarroako auzitegiak Cabezuelori, 2016an beste lau pertsonarekin batera emakume bat bortxatzeagatik. Duela bi urte atxilotu zituzten talde-bortxaketaren egileak eta militarrari armadan aritzeko aukera kendu zioten.

Buletinean irakurtzen denez, ekainaren 22tik aurrera dago indarrean erabakia eta hilabeteko epean jar daiteke helegitea ElDiario.es-ek informatu duenez.

Cabezueloz gain, Sanferminetako talde-bortxaketaren beste egile batek ere badu lotura Espainiako indar armatuekin: Antonio Manuel Guerrero Guardia Zibileko agenteak.

Aurtengo apirilean jakin zenez, biek Espainiako Estatuak ordaintzen dien soldataren %75 kobratzen jarraitu dute kartzelan egon diren bitartean.

Taldeko Guardia Zibila ere antzeko egoeran

Guardia Zibilak Europa Press agentziari azaldutakoaren arabera, Guerrero ere Cabezueloren antzeko egoera administratiboan aurkitzen da, “destinorik gabe aktibo”. Alegia, oinarrizko soldata kobratzen jarraitzen duela, epaimahaiak behin betiko epaia eman artean.

Bortxaketagatik atxilotua izan ostean, diziplinazko espediente bat zabaldu zitzaiola adierazi du Guardia Zibilak, eta espediente horretan oinarrituta enplegua eten zitzaiola. Epai irmoa ematen den unean, araututako prozedura bati bide emango zaiola adierazi dute, Guerrero hutsegite larriagatik zigortua izateko arriskuan jartzen duena.

Espainiako Estatutik irtetea debekatua du Guerrerok, baina pasaportea berritzeko saiakera egiteagatik, epaimahaiak bere baldintzapeko askatasunaren gainean zer erabakiko zain dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!