Iruñea ez da isilik geratuko aurtengo Sanferminetako eraso sexisten aurrean

  • Gora Iruñea herri plataformak eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak manifestazioa deitu dute ostegunean, uztailak 13. 21:00etan Gaztelu plazatik abiatuko da eta Sanferminetan izan diren eraso sexistak salatzeko egin dute deialdia, 'Eraso sexistarik ez!' eta 'Erasotzaileak kanpora!' lelopean.


2017ko uztailaren 13an - 08:55
Iruñean uztailaren 5ean eraso sexisten aurrean autodefentsa feminista aldarrikatuz egindako manifestazioa (arg.: ahotsa.info).

Asteazkenean ezagutu dira hiru eraso berri. Salaketa jarri dute hiru kasuetan, eta dagoeneko bi gizonezko atxilotu dituzte ukituak egitea egotzita eta beste gizonezko bat sexu erasoa leporatuta, indarkeria erabiltzeagatik. 

Datu ofizialen arabera, baina, Sanferminetan hamar dira eraso sexistengatik jarritako salaketak, eta zortzi atxiloketa izan dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude