Sanferminetako bortxaketan parte hartu zuten bost gizonek fidantza ordainduta kalera irten nahi dute

  • Behin-behineko neurria ez mantentzeko eskatu dute ez dagoelakoan arriskurik ihes egiteko, frogak suntsitzeko, delitua berriz egiteko edo bortxatutako emakumeari gerturatzeko.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko ekainaren 29a
Sanferminetako bortxaketaren aurkako elkarretaratzea (argazkia: Euskalerria irratia).

2016ko sanferminetan neska bat bortxatzeagatik espetxean dira bost gizonezko. Epaiketaren zain daude behin behinean preso. Eta orain, bost akusatuek eskatu dute kalera ateratzea fiantza baten truke.

Nabarmendu dute behin behinean espetxean mantentzeko arrazoirik ez dagoela: ez dute ihes eginen, ez dute probarik suntsituko, ez dute delitua berriz eginen eta bortxatutako emakumearengana ez dira gerturatuko. Horixe nabarmendu dute euren askatasuna defendatzeko. Nafarroako Justizia Auzitegiaren Bigarren Sekzioan egin dute eskaera bost gizonezkoek. 

"Geure bizitza suntsitu du kasu honek", nabarmendu dute emakuea bortxatu zuten bost gizonek. Berresten segitzen dute bortxaketa ez zela hala izan, emakumeak nahi izandako sexu praktikak izan zirela eta berak nahi izan zuelako sartu zela Paulino Caballeroko portalean.

"Prozesua ez da bidezkoa, ez dugu inolako deliturik egin eta egon izan balitz auzitegi batek erabakia hartuko du epaiketa baten ostean", nabarmendu dute bosten defentsek. Epaiketa eman ostean eta epaileak erabakiko balu delitua izan zela eta espetxera bidaltzen baditu, kondena bete beharko dute, baina bien bitartean bosten askatasuna eskatu dute. 

Kritikak Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari

Kasuak sortu duen alarma soziala "gehiegizkoa" izan da haien ustez. "Herritarren epaiketa egina dago baina zorionez justizia eta Giza Eskubideak horren gainetik daude", nabarmendu dute bost gizonen defentsa abokatuek. "Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua herri akusazio gisa pertsonifikatzea estrategia baten baitakoa dela iruditzen zaie, ez delako salaketa erreal bat izan", gaineratu dute. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  Sanferminak  |  Iru˝ea

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-14 | Hiruka .eus
Martxoaren 8an ikasle biri eraso zien irakaslea hilabetez zigortuko du EHUk

EHUk lana eta soldata kenduko dizkio, hilabete batez, joan den martxoaren 8an ikasle bi makilaz jo zituen Medikuntza Fakultateko irakasleari. Erasoa jasandako emakumezko biak greba feministaren mobilizazioetan parte hartzen zebiltzan.


2018-11-12 | ARGIA
Bikotekideari eta semeari erasotzea leporatuta, gizonezko bat atxilotu dute Santurtzin

Erietxean larri jarraitzen du Lekeition jipoitu zuten gazteak, lehenago labanaz beste bati eraso ondoren.


2018-11-08 | Amaia Lekunberri
Eraso matxisten aurrean EHUk erasotuak babesten ez dituela salatu du Hainka taldeak

Leioako campusean egin dute prentsaurrekoa Hainka Ikasle Feminista taldekoek, ostegunean. Martxoaren 8an irakasle baten partetik jasandako erasoa eta honen aurrean EHUk izandako jarrera pasiboa salatu dituzte.


2018-11-08 | Amaia Lekunberri
Indarkeria obstetrikoa existitzen denik ukatu du Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteak

“Indarkeria obstetrikoa: legalki delituzko kontzeptua, moralki desegokia, zientifikoki onartezina” titulua daraman komunikatua publiko egin du SEGOk (Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteak). Idatziak adierazpen misogino, kolonialista eta arrazistak barnebiltzen ditu.


2018-11-05 | ARGIA
Bilbon jazotako azken eraso matxistak salatzeko, elkarretaratzea egingo dute Indautxu plazan

“Erasorik ez erantzunik gabe!” goiburupean eta Zirgariak Indautxuko talde feministak deituta, azaroaren 5eko astelehenean egingo da elkarretaratzea, 19:30etan.


2018-11-04 | Amaia Lekunberri
Indarkeria matxista salaketak
Prozesu judizialaren argi-ilunak

Indarkeria matxista kasuak denuntziatzeko joera indartzeko asmoz, salaketak jartzearen garrantzia azpimarratzen duten mezuak han eta hemen aurkitu daitezke. Era berean, baina, oso gutxi jakin ohi da behin salaketa jarritakoan martxan jartzen den prozesu judizialari buruz, eta ezjakintasun horrek salatzaileari albo kalteak eragin diezazkioke. Erasoak salatzeak bezainbeste garrantzi baitauka honen gaineko ikerketa eta prozesua bideratzeko moduak. Salaketa bat jartzeari begira, indarkeria... [+]


2018-10-25 | ARGIA
'La Manada'-ko militarra, armadatik kanporatua

Alfonso Jesús Cabezuelo, 2016ko Sanferminetan neska bat taldean bortxatzeagatik akusatuetako bat, Espainiako Armadatik kanporatu dute, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.


2018-10-25 | ARGIA
Azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioak egingo dira

Yolandaren hilketa gaitzesteko deialdiak egin ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Iruñean asteazkenean egin dira elkarretaratzeak, eta Bilbo, Donostia eta Gasteizen ostegunerako egin dituzte mobilizazioa deialdiak.


2018-10-23 | ARGIA
Iru˝eko sutean zauritutako emakumea hil da, pairatutako indarkeria matxistaren ondorioz

Orain astebete izandako sutean zauritu zen emakumea eta ordutik Zaragozako (Aragoi) Miguel Servet ospitalean egon da, asteartean hil den arte. Gizona atzo espetxeratu zuten behin-behinean.


2018-10-22 | ARGIA
Bi eraso matxista eman dira asteburuan, Barakaldo eta Bilbon

Sexu erasoak izan dira biak. Kasu batean zein bestean, erasoa jasan duen emakumeak salaketa jarri du.


Eguneraketa berriak daude