Irun eta Hondarribiko Alardeekin aski surik ez, nonbait, eta hara non bota nahi diogun gasolina gainera: batetik, "San Martzialgo Guduaren V. mendeurrena" fundazioa sortzearekin; eta, bestetik, Loiolan kuarteleratutako Tercio Viejo de Sicilia izeneko 67. zenbakidun Infanteriako Erregimentuari gonbidapena luzatzearekin, mendeurrenaren ekitaldietan parte har dezan.
Fundazioaren sorkuntzak honako hauek ditu oroitarazten eta agerian ipintzen, alegia, batetik, Gaztelako erreinuari derrigorrean lotzeko helburuz Nafarroako erreinuaren konkista azkentzeko tertzio gaztelarren borrokazko esku hartzea; eta, bestetik, hemen etsaiak frantsesak izan omen zireneko gezurkeria historikoa.Irunen eta Hondarribian ospatzen diren guduak Albako Dukearen parte hartzearekin gertatu ziren, Nafarroako erreinuaren kontra; hortik, noski, Infanteriako Erregimentua gonbidatzearena.
Ospakizunen antolamenduan dabiltzan hala antolatzaileek nola historialariek ere ondotxo dakite Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zueneko 500. urtemuga ospatzeaz ari garela.
Gaurko egunean ezin juzga litezke mila eta bostehungarren urte garaiko gertaerak orduko pentsaerarekin, era akritikoan, denbora luzea igaro ez balitz bezala; aitzitik, gertakizun haien ondorioak aztertuz, baizik.
Iruñeko erreinuaren (gerora Nafarroakoa izango zenaren) historia, garai haietan ohikoa zenez, itunetan eta jaun feudalen arteko ezkontza-harremanetan oinarritzen zen. Nafarroa estuki inguratua aurkitzen zen Aragoi eta Gaztelako erreinuez, biak ala biak ere erreinu koskorraren jabe egin nahian. Nafarroaren konkista-bidea oso luzea izan zen, XII. mendean hasia (1134.ean), zeina akabatu baitzen Gaztelako erreinuari behartuta lotzearekin XVI. mendean (1524an). Oraindik ahantzia ez da Nafarroako Infantzoien lema: "Pro libertate patria, gens libera state". Aberria libre izan dadin, jendarteak ere librea behar du.
Urte haietan, monarkia nafarra frantsesarekin ahaidetua baitzegoen eta erreinua zatikatua izaki, bidezkoa zen Frantziarekiko aliantza, eraso gaztelarrari aurre egiteko armada franko-nafarra osatuz. Egoera honek gezurkeria historikoa mantendu ahal izan du mendez mende: azken gudateak frantsesen kontra izan zirela sinestaraziz, beren erreinua mantentze alde nafarrak zihardutela borrokan alboratuz. Irun eta Hondarribia hiriek oraindik ere frantsesen kontrako borroka hura ospatzen dute, hau Nafar Itsasertza zela ahantziz.
Errege Katolikoek antolatu zuten, noble guztietatik aparte, armada profesional eta egituratua, Koroaren menpeko Erregeen Tertzioek osatua, Espainia bat eta bakarrean biltzeko egitekoan, Nafarroaren kontra, besteak beste; baita, geroago, Europan ere. Millan-en Legioaren pareko aurrekari...
Villalar-en gertatutako inperioko armadaren garaipenaren ondoren, Espainiako garapena Europatik at gauzatzen hasten da. Orduz geroztik, zentzua hartzen du Europa Pirinioetan amaitzen delako esaldiak. Hiri europarrek, beren garapenean, burgesia sorrera ahalbideratu zuten, zeinak bultzatu baitzituen komertzioa eta ikerketa eta arteak. Mundu modernoaren oinarriak paratu zituzten, pentsamolde askatasuna onetsiz eta, azken batean gainera, gizartearen karakterra eta norbanakoena moldeatuz. Hori izan zen Europak hartu zuen bidea. Hiri espainiarrak, bien bitartean, Erdi Aroko inperioaren eta inkisizioaren zaintzapean geratu ziren. Gerora, mendeen joanean, batzuen batzuek harroki aldarrika ahal zezaten zerako zera hura: "Spain is different!".
Europan burgoen (hirien) indartzea, sustatzea, eragitea gertatuko da; Espainian, aldiz, komunitateen berezko ahalmen-indarra desagertu egingo da. Espainian luze iraungo dute kaparetasunak, nagusigoak, pikarokeriak...; eta on ikusia izango da nabarmen kolperik ez jotzearena, errentaz bizitzea... Nobleen munduak irabazi du gizaki arrunten munduaren aurrean, hirugarren bizieraren aurrean, non gauzatzen baitiren ofizioak eta komertzioa. Gainera, Amerikaren aurkikuntzak aberastasun handiak ekarri zituen; eta, bitxia bada ere, Espainian inbertitu beharrean, Europan ekoitzitako produktuak erosteko erabiliak izan ziren. Mendez mende mantendutako egoera honek marka utzi zuen, baita delako zera gorpuztu ere: «iker dezatela eurek». Halaber, nobleen zapalkuntzaz gain, garrantzitsua izan zen Eliza Ama katolikoaren laguntza ere herriko jendearen atzerapen sozial eta kulturalean. Inkisizioa oso elementu inportantea izan zen biztanleria kontrolatzeko eta azpiratzeko garaian.
Hala Euskal Herriarentzat nola gizarte zibilarentzat honek guztiak eragin dituen ondorio historikoak ikusita, ez dirudi barrenak agintzen duenik omenaldirik, ez pozezko agurrik, ez ezeren ospakizunik. Gainera, Irun eta Hondarribian, Festa Nagusietako ospakizunetan, Alardeek bizi duten egongaiztasun soziala jakinki, pentsatu dut, gudu haien oroitzapenezko ekimen honek, sosegatzera ez baina, ernegatzera ez ote garamatzan gehiago.
*Fernando Merino Ekonomia zientzietan doktore da EHUtik
(Iritzi artikulu hau Jesus Mari Mendizabal 'Bizargorrik' itzuli du)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]