Realeko jokalariek euskara hutsezko prentsaurrekoak emango dituzte

  • Reala euskara hutsezko prentsaurrekoak egiten hasi da dagoeneko gizonezkoen lehen taldeko jokalariekin, eta laster hasiko dira emakumezkoen taldekoak ere. “Horrela, aldian-aldian, Realeko lehen futbol taldeetako jokalariek ohiko prentsaurrekoak euskara hutsean eskainiko dituzte”, adierazi du klubak.


2020ko irailaren 22an - 14:15

Gipuzkoa Berdinago dinamikaren barruan hartutako erabakia da. Hizkuntza ofizialen arteko oreka berdinagoa izatearen alde 2017. urtetik martxan den ekimena da eta “Gipuzkoan erreferentzialak diren erakunde batzuk bildu eta gipuzkoar gizartearen aurrean oreka edo berdintasun berri horien bila eredugarri izan litezkeen jokabide egokiak adostea” du helburu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude